
Artisautza
Alberto González. Larruzko pilotak: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Aurretik pilota modalitateren batekin zerikusia duten beste artisau batzuk ekarri ditugu atal honetara. Esate baterako: Miguel Ángel Arriaga Uriarte, zesta-puntako xisteren egilea. Juan Carlos Otero, pilotena. Florentino Ibarra larruzko eskularruen egilea. Ander Ugarte, PUNPAkoa, pilota- eta eskularru-egilea. Xabier Egurbide, xisterena.
Fitxa horietan irakurleak euskal pilotaren historiari buruzko datuak aurkituko ditu, baita haren ezaugarriak eta aldaerak ere. Gaur, berriz ere, artisau bati buruz hitz egingo dugu, Alberto Gonzálezi buruz. Modalitate guztietarako pilotak egiten dituen artisaua da berau.
