Aipamena. Garraioa eta ingurumena Euskal Autonomia Erkidegoan
Egileak: Hainbat Argitaratzailea: IHOBE Orrialde kopurua: 54 Ezaugarriak: Gizarte modernoaren garapena garraioen iraultzari estuki lotua egon da sortu zenetik. Pertsonek eta merkantziek gaur egun duten mugikortasunik gabe, guztiz ezinezkoa izango litzateke une honetan bizi dugun globalizazio-prozesua bere horretan gertatzea. Era berean, garraio-ahalmena ere erabakigarria izan da hiri-kokalekuak finkatzeko garaian. Gure herri eta hirien eboluzioa beste eskualde batzuekin lurrez, itsasoz nahiz airez komunikatzeko duten aukerek baldintzatu dute. Hala eta guztiz ere, gaurdaino ezin izan da mugikortasunaren hazkunde hori ingurumen-inpaktuen hazkundetik bereizi; ingurumen-inpaktu horietako batzuk, esaterako, atmosfera-poluitzaileen emisioa, zarata, paisaiaren gaineko eraginak edo bizitza-zikloaren kudeaketa dira.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.