400 Zenbakia 2007-06-22 / 2007-06-29

Euskobooks

Aipamena. Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzak. Iragana eta etorkizunari begira: Sedes de las Juntas Generales de Gipuzkoa. Perspectiva histórica y proyección futura

Egileak: Javier Cenicacelaya eta Mª Rosa Ayerbe Iribar Argitaratzailea: Gipuzkoako Batzar Nagusiak / Juntas Generales de Gipuzkoa Orrialde kopurua: 223 Ezaugarriak: Lan honen bitartez, Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzak aztertzen dira. Lurralde bateko -Gipuzkoako probintziako- gobernu-erakunde baten -Batzar Nagusien- izaera demokratikoaren adierazgarri da lana; izan ere, Gipuzkoak ez zuenez hiribururik izan XIX. mendearen erdira arte, txandaka egin behar izan zuen bilkurak “Batzarren egoitza” deiturikoetan. Lanaren lehen zatian, herrialdearen antolaketa politiko-espazialaren bilakaera aztertzen da, haranen osaketatik abiatu, lurraldea antolatzeko herrien sorrerarekin jarraitu eta Erdi Aroko azken mendeetan eta Aro Moderno osoan Gipuzkoan sortutako batasunetara eta egondako banaketetara arte. Horrez gain, lau herrik (Azkoitiak, Azpeitiak, Tolosak eta Donostiak) lurraldean izandako garrantzia ere azaltzen da, toki horietan jarri baitziren Korrejimendua eta Gipuzkoako Diputazioak. XIX. mendearen erdian, Korrejimenduaren eta Diputazioaren inguruan sortu zen lurraldeko lehen hiriburua, Tolosa aurrena, eta, ondoren, Donostia, behin betiko. Ikuspegi historikoaz gain, XV. mendean Batzar Nagusien egoitza izan ziren hemezortzi herrietako (Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Getaria, Hernani, Hondarribia, Mutriku, Ordizia, Segura, Tolosa, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako) udaletxeen arkitektura ere aztertzen da, argazki ugariren bitartez. Ez dira azaltzen Gipuzkoako Ermandadeko Batzar Nagusiak noizbehinka bildutako tokiak. Goiko hemezortzi herri horiez gain, 1845etik aurrera sartu ziren beste bostak (Eibar, Irun, Oiartzun, Oñati eta Zumarraga) ere aztertzen dira lan honetan.