398 Zenbakia 2007-06-08 / 2007-06-15

Euskobooks

Aipamena. Kirola egiteko 30 arrazoi: Ariketa fisikoaren onurak osasunean

Egileak: Luis Mari Zulaika eta Maite Muñoa Amas Argitaratzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Emakunde Orrialde kopurua: 77 ISBN: 84-607-4616-X Ezaugarriak: Argitalpen ugarik jorratu dute ariketa fisikoaren eta osasunaren arteko erlazioa, baina horien artean oso gutxi ditugu euskaraz eta modu labur, ulerterraz eta dibulgatzailean, umeentzat eta helduentzat balio dezaketenak. Irudiei indar handia eman diegu, lan hau erakargarriagoa eta arinagoa egiteko asmoz. Formatu berean txertatu dugu haurrei egokitutako mezua (orrialde bakoitzaren sarreran, komiki moduan) eta helduei zuzendutakoa (ondoren doan testua). Zerbait baloratu edo maitatu ahal izateko ezinbestekoa da haren garrantziaz jabetzea. Liburuxka honetan azaltzen diren edukiak zabalduz irakurleengan eragin nahi da; gorputza eta osasuna zaintzen zein ona den ohartarazi nahi da eta, aldi berean, oinarrian ariketa fisikoa duten jardueretan parte hartzera motibatu. Guztiok kirola egitera animatzeko asmoz, ez dago ariketa fisikoaren aldeko ezaugarriei buruz informatzea bezalakorik. Mezu hori hedatzeak jendea parte hartzera bultzatzen lagunduko du, bai eta ohitura sedentarioak izateko arriskua gutxitu ere.