Egilea: Pio Baroja Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 203 ISBN: 978-84-7907-545-3 Ezaugarriak: Argitalpen honetan eskaintzen dugun Pio Barojaren bildumako ipuinak Felipe Juaristik eskarmentu handiko idazle eta itzultzaileak euskaratu ditu; egindako lanak, beraz, bermatua du kalitatea. Argitalpen honetarako euskara aukeratu dugu, gure idazle handiaren omenaldi urtean zehar antolatu diren ekitaldietara ekarpen berezi bat egin nahi izan dugulako. Bestalde, uste dugu bilduma honekin hain gurea eta hain euskalduna den Pio Baroja idazlearen euskal itzulpenen corpusa aberasten lagunduko dugula; edota ospakizun distiratsuez haraindi, askotan azalekoak baino izaten ez direnak, aberasgarri izango dela Barojaren bibliografiarako. Azkenik, edizio honekin, gure idazlearen narratiban interes handia izan zuen ipuingintzaren atal honek, bestea baino txikiagoa, izan zuen garrantzia azpimarratu nahi izan dugu.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.