395 Zenbakia 2007-05-18 / 2007-05-25

Euskobooks

Reseña. Aita Patxi Madina: Arantzazu: Poema Sinfoniko Korala

Egileak: Hainbat Argitaletxea: aus_Art_records Mota: CD Ezaugarriak: Aita Patxi Madina jaio eta hil Oñatiko Zubillagako Txipitxaile baserrian egin zen. Laterandar Kanonigoen Anaidian sartu zen. Abadetzarako ikasketak jarraitzera Burgosera joanik, Beobide maixua izan zuen musika irakaslea. Meza eman berria, Buenos Airesera joan zen, eta geroztik bizitza gehiena Ameriketan, bai behean eta bai goian igaro zuen. Musika egile ugaria eta aberatsa, konta ezin halako zerrenda utzi zigun: sonatak, organo eta pianorako piezak, oratorio, piano eta orkestrarentzat kontzertuak, arpa eta orkestrarentzat kontzertua, 4 gitarra eta orkestrarako entzute handikoa den “Euskal kontzertua” (Los Romeros familiari eskainia) eta abar.