Egilea: Pablo Sastre Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 320 ISBN: 978-84-9783-472-8 Ezaugarriak: Ohea, komuna, atea, mahai-aulkiak, koilara-sardexkak... eguneroko bizitzan inguratzen gaituzten gauzetatik abiatzen da Pablo Sastre, gure gizartearen azterketa itxuraz xume eta izatez zorrotza egiteko. Homo Faber omen da gure espeziea, etengabe tramankulu berriak asmatzen dabilena, baina momentu batetik aurrera, egileak erakusten duenez, gauza berriak asmatze hori ez zaio zor hobeto bizi nahiari, ezpada sistemaren beraren beharrari. Gure zerbitzurako sortzen ditugun makinek gure bizimodua aldatu ahala, makina bera bihurtzen da nagusi, eta gu industria horren petxero. Aurreiritzi ideologiko orotik libre ari da Pablo Sastre, kontzeptu eta eskemei ez baizik munduari zuzenean erreparatuz, eta behaketa horretatik sortu du zibilizazio honen kritika erradikal bat, beronen oinarrian dagoen progresoaren fede itsua zalantzan jarriz. Ba al dago alternatibarik ordea? Egungo garapenaren helburu ez hain urruna hondamendi erabatekoa denean, zaila bezain ezinbestekoa dirudi gelditu eta norabidea aldatzea.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.