Euskonews Gaztea
Gaiak: Bonbardaketa argazkitan
Gernikako Bonbardeaketari Buruzko Dokumentazio Zentrua VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
1937ko apirilaren 26a tristeki ezagun egin zen mundu osoan zehar. Egun hartan Gernikan jazotakoa irudi desberdinetan ikus daiteke. Hona hemen orduko testigantza, irudi bitartez.
Gernika bonbardatu aurretik ateratako argazkia ikus dezakegu lehenengo irudi honetan. Lasaitasuna hautsi egin zen guztiz apirileko egun hartan eta herria ez zen berriz ere horrelakoa izango:
Bonbardaketaren ondoren airetik hartutako irudia. Argi ikusten da ez zela eraikinik zutik geratu:
Bonbardaketa suertatu eta egun gutxira hartutako argazki honetan kaleak zaborrez beteta agertzen dira. Denbora luzea pasa zen berriz ere kaleak garbi egon arte:
Herriko kaleetan ohikoak ziren horrelako irudiak: eraikinak erdi erorita eta erreta zeuden Cóndor Legioak botatako bonben ondorioz:
Gernikarrek dena galdu zuten erasoaldi horretan, bai etxe, bai negozio...
Preso politikoen esku egon zen herriko kaleen garbiketa. Hala ere, soldatapean lan egiten zutenak ere aritu ziren:
Gernikar guztiak izan ziren bonbardaketaren biktimak eta Moja Agustindarrak ez ziren salbuespena izan.
Irudi guztiak Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko Gernikako Bonbardeaketari Buruzko Dokumentazio Zentruakk utzi dizkio Euskonews Gazteari.
