387 Zenbakia 2007-03-23 / 2007-03-30

Artisautza

Tattoo. Tatuajeak: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

ARTISAUA

Gure artisau tatuatzailea (hitz teknikoa “dermografista” da), Félix Plano Eceiza, Donostian jaio zen, 1966ko otsailaren 16an. Hirian bertan egin zituen oinarrizko ikasketak. “Arte eta Dekorazioa” ikasi zuen bi urtez, eta, gero, marrazketa eskolak hartu zituen, lanean ziharduen bitartean.

Soldadutza egin ondoren, Hernaniko motozikleta tailer batean hasi zen lanean, eta aerografoz margotzen zituen haiek. Han, tatuajeak egiten hasi zen, 1992an. Horretarako, Parisa joan zen, eta materialak erosi zituen. Horrelaxe, bere kabuz ikasiz hasi zen jardueran, eta horretan dihardu oraindik.

1995ean, Donostiako Egia auzoko barne batean jarri zen, eta, geroago, egungo barnera aldatu zen.

“Asociación de Tatuadores y Pirsing de Gipuzkoa” delakoan dago sartuta. Bidenabar esanda, 18 estudio daude elkartean.

TATTOO FÉLIX Ametzagaña kalea, 18 behea Egia auzoa 20012 DONOSTIA Tef. Fax. 943.290236 E-posta: txanafe@hotmail.com Ordutegia: Astelehenean, 15:30etik 20:00etara. Asteartean eta ostegunean, 09:30etik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Asteazkenean, 09:30etik 14:00etara. Ostiralean, 09:30etik 14:00etara.