381 Zenbakia 2007-02-09 / 2007-02-16

Artisautza

Silvestre Moreiro. Egurrezko artisautza: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

PRODUKTUAK

Bere espezialitatea taila da, batez ere, makilena eta kutxena, nahiz eta titakadura-elementuak ere egiten dituen, bai xakeko mahaiak bai kaxak.

Egurrik eta erremintarik egokienak aukeratzeko eta lan zehatza egiteko, oso lagungarri zaio ebanisteria- eta arotzeria-teknikei buruz duen ezagutza sakona.

Berak egin zituen bere etxeko altzariak.

Urtero 12 artisautza-azokatara joan ohi da, eta horietan bere produktuak saltzen ditu zuzenean. Gabiltza artisau-elkarteko kidea da.