371 Zenbakia 2006-11-24 / 2006-12-01

Gaiak

Euskal Herriko Garapen Iraunkorraren gaineko zenbait fitxa estrategiko

EUSKO IKASKUNTZA

Fitxak SWPI enpresak egin ditu



Eusko Ikaskuntzak, 2004 urtean, Dibertsitate anitzetako Proiektu Berezia den Garapen Iraunkorrari (DPB (GI)) hasiera emateko, beroni buruzko gogoeta prospektibo-estrategikoaren lehen aldi bat antolatu zuen. Aldi hartan egindako lau bileretako aurreiskupenen arabera, etorkizuna erabakiko luketen Faktore estrategiko batzuk zehaztu ziren, iraunkortasuna helburu beti ere.

Ondoren, Faktore estrategiko hauetatik abiatuz, DPB(GI) Proiektuan, interes eremu zehatzak eta gure inguru sozialetik eman litezkeen erantzunak sakonki aztertzeko helburuarekin, Lan Talde bereziak eratu ziren. Azterketa sakon hauetatik “zer ari da gertatzen?” eta “nola eragiten digu?’” galderen erantzunak lortu ziren, 2005eko abenduan egindako XVI. Kongresuan aurkezturikoak hain zuzen.

Proiektuaren aldi honetan, “zer egin dezakegu?” galdera erantzuten saiatzen den 3. aurrerapen txostena argitaratu da eta “nola (norekin) egingo dugu?” galderari erantzuteko, “Eragileen Jokoa” deiturikoa. Orain, argitaratzear daukagu “zer egingo dugu?” galderari erantzuna ematen saiatzen den 4. aurrerapen txostena.

Hemendik haurrera, Euskal Herriko Garapen Iraunkorrari laguntza emateko erabaki ditugun ekintzak abian jartzeko, DPB(GI) proiektuan “Elkar hartzeko Foroak” antolatuko dira -GIROTU eta BIOMIMESIS proiektuak- Euskal Herria Garapen Iraunkorraren paradigma berrira egokitzeko interes estrategikoa duten ekintzak gauzatzeko helburuarekin. Bestalde, Proiektuak, gogoeta sozial parte hartzailearekin jarraitzeko helburua du hainbat Faktore estrategikoen hausnarketarekin jarraitzeko.

Transporte sostenible

Satisfacción de los costes reales del transporte por los usuarios

Inclusión flujos transporte en la planificaión territorial

Señales sobre hidrocarburos

Rigor en la planificación del transporte

Adecuación del modelo de movilidad al DS Valoración de los sobrecostes del transporte