367 Zenbakia 2006-10-27 / 2006-11-03
Pío Barojaren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena bete den heinean, Eusko Ikaskuntzak ospakizun horrekin bat egin du haren idazlanak Internet sarean oihartzun handiago izan dadin. Horretarako, urriaren 21ean –larunbata– Donostian bildu zituen hainbat arlotako pertsonaiak (kultura, zientzia, kirola, hedabideak edota erakunde publikoak) Pío Barojak argitaratutako liburuari euren ahotsa eskainiz: Miserias de la guerra.
Horren emaitza Euskonews & Media aldizkariko irakurleek doan eskura dezaketen audio-liburua dugu. Hemen liburuaren lehenengo zatia. Gainontzeko kapituluak, Eusko Ikaskuntzako bazkideek irakurrita, laster ipiniko ditugu. Miserias de la guerra
P?o Barojaren beste bi audio-liburu: Las inquietudes de Shanti Andia Zalacain el aventurero
Lehenengo zatiaren irakurketan parte hartu zuten: Pío Caro Baroja. Pío Barojaren iloba Xabier Retegi. Eusko Ikaskuntzako Presidentea Ignacio Lakunza. Arrasateko Alkatea Xabier Ezeizabarrena. Donostiako Zinegotzia Anton Arbulu. Zumagarrako Alkatea Teresa del Valle. Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako Lehendakariordea Izaskun Moyua. Emakundeko Zuzendaria Arantza Zugasti. Noticias de Gipuzkoako Zuzendaria Josu Juaristi. Gara-ko Zuzendaria Miguel Fuentes. Real Sociedad-eko Presidentea Mikel Aramburu. Antropologoa Jon Abril. Berako Kultura Zinegotzi Mónica Moso. Ezagutzaren klusterraren Zuzendaria Juan Aguirre. Kazetaria Carmelo Barrio. Parlamentaria Félix Maraña. Idazlea Imanol Olaizola. Eusko Ikaskuntzako Ohorezko Bazkidea
Pío Caro Baroja. Idazle eta dokumentalista
"Nire osaba, Pío Baroja, gizon adeitsua, langilea eta egiazalea zen guztiz. Ez zuen legarrik ahoan, eta sirenen kantu eztiek ere ez zuten limurtu" Teresa SALA Baroja, de nadie y de todos Antón ARBULU ORMAECHEA