
Artisautza
Aranburu Sendia. Grabatzaile-Heraldistak: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Bitxigintzarekin zerikusia duten artisau ugariren fitxak argitaratu ditugun arren, oraingo honetan grabatzaile batez mintzatuko gara estrainakoz. Izan ere, zeregin horretara mugatzen du bere artisau-lana. GRABATZAILEA ETA HERALDISTA dela dio bere buruaz, eta geuk ere horrela aurkeztu dugu. HERALDISTA dela dioenean, armarri heraldikoak ere grabatzen dituela eman nahi du aditzera. Oro har, eraztunetan, giltzatakoetan eta zintzilikarioetan grabatzen ditu horrelako armarriak.
