
Artisautza
Gorrotxategitarrak. Gozogile: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Atal honetan, janarigintzako artisauei buruzko hainbat fitxa argitaratu ditugu: EUSKONEWSeko 215. alean, Segurako talogileez mintzatu ginen; EUSKONEWSeko 259. zenbakian, berriz, Legazpiko Erraizabal baserriko Arantza Segurola eta Juan Jose Aranguren gaztanginez; EUSKONEWSeko 311. alea Hernaniko Adarragatarrei eskaini genien, eta EUSKONEWSeko 337. alea, Bixente Marichular “gateau basque” edo euskal pastelen alorreko adituari. Oraingoan, janarigintzaren alorreko beste artisau-sendi baten xehetasunak dakarzkigu. GORROTXATEGITARRAK, Tolosako (Gipuzkoa) familia ezagun-ezaguna, izango dugu hizpide.
