
Efemerideak
Efemeridea. Mariano Izeta Elizalde 1915eko uztailaren 14an jaio zen Elizondon
Mariano Izeta. Nafar idazlea eta Baztango hizkuntzaren eta ohituren sustatzailea (Elizondo, Baztan, 1915). 1957. urte ezkeroztik Zeruko Argia, Herria, Arantzazu, Diario de Navarra eta beste agerkari askotan eman ditu argitara bere artikuluak. Dirua Galgarri polizia eleberria plazaratu zuen 1962an eta Nigarrez sortu nintzan eleberria 1971n. Xorroxin Baztango irratian laguntzaile eta gazteei dantzak irakasten ibilia da. Euskaltzain urgazlea izan zen.