Egileak: Octavio Zaya, Hamid Dabashi Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 316 ISBN: 84-7907-491-4 Ezaugarriak: Iraultza ostean. Irango gaur egungo artistak honek egin dezakeen bakarra, liburu edo erakusketa gisa bere buruari buruz dituen zalantzak aztergai hartzea, egoerak argitzea, eta sortzen diren galderei erantzuten saiatzea da. Iraultza ostean liburu bat eta arte-erakusketa bat da, eta arteak ez du ez errealitaterik, ez esperientziarik, ez historiarik komunikatzen. Izan ere, arteak ez du ezer komunikatzen. Komunikazioaren lehen eginkizuna esangura transmititzea da, eta arteak, berriz, esangura haztatu egiten du. Artea fikzio suerte bat da, eta irudizkoaren eremukoa da; eta fikzioa eta irudimena ez dira errealitatearen, historiaren edo komunikazio-lengoaia logikoaren arau eta ulerkuntza modura makurtzen. Arteak errealitate, historia eta lengoaiarekin jolas egiten du. Artea ez da mezu bat kontatzen duen sekuentzia bat. Artea ez da mezu bat (mezu ezkutu edo bestelakoren bat), baizik eta "mezu baten (edo mezu batzuen) imitazioa", ta, orduan, imitazio baten imitazioaren imitazioaren... imitazioa. Beraz, liburu hau zein erakusketa bera ziurgabetasun eta eskasia tartean mugitzen dira, izatearen eta esanguraren arteko tartean zabaltzen den espazio batean inondik ere, gertakarietatik harantzago, errealari buruzko zalantza eta galdera artean.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.