352 Zenbakia 2006-06-16 / 2006-06-23

Euskobooks

Aipamena. BAT Soziolinguistika aldizkaria: Euskararen erabilera enpresetan

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Soziolinguistika Klusterra Orrialde kopurua: 182 ISSN: 1130-8435 Ezaugarriak: Zenbaki honetako dosierrean lantzen den gai monografikoa euskararen erabilera eta normalizazioa enpresetan, edo lan munduan da. Euskararen erabilera eta normalizazioa hezkuntzan, udaletan eta administrazioan landu ondoren, enpresetan aztertzea ere, enpresa pribatuetan batez ere, beharrezko ikusi genuen, neurri handi batean elkar osagarri diren munduak direlako: elkarren arteko lotura hori azpimarratzen da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik (HPS) datorkigun artikuluan, baita bestelako artikuluetan ere.