Artisautza
Martín Sukia Aizpurua. Abarkak: Artisaua
GARMENDIA IARTZA, Koro
Gure artisaua Deban jaio zen, 1955ean. Bere gurasoek zapata-denda eta oinetakoak konpontzeko tailer bat zeukaten artisauak gaur egun lanerako erabiltzen duen lokalean.
Ikasketak eta soldadutza egin ondoren, Martín familiaren zapata-dendan hasi zen lanean.
1983an, Basauriko (Bizkaia) Mateo López abarkagilea erretiroa hartzera zihoala jakin zuen. Aukera horretaz baliatuz, bere makina, molde eta materialak erosi zizkion.
1984tik aurrera, abarkak egiteari ekin zion esklusiboki; utzi egin zituen gainerako jarduera guztiak.
Marie-Christinerekin ezkonduta dago, eta bi seme-alaba ditu: Emili (1984an jaioa) eta Xabi (1989an). Martín Sukia Aizpurua
San Roke 4
20820 DEBA / GIPUZKOA
Tel. 943 19 11 38
Web: www.martinsukia.com
