Efemerideak
Efemeridea. Jose Manuel Etxeita Luzarraga 1915eko maiatzaren 1ean hil zen Mundakan
Jose Manuel Etxeita. Bizkaitar itsasgizon eta idazlea (Mundaka, 1842 - Mundaka, 1915). Larrinaga y Cía konpainiaren ontzietan itsasoratu zen, eta bertako konpainiako kapitain ikuskatzailea izan zen. Enpresako zuzendari izan zen Manilan eta kargu guztiz garrantzitsuak bete zituen aurrerantzean, Manilako alkatetza, besteak beste. Jaioterrira itzulitakoan itsas astronomia eta euskal literatura lantzeari ekin zion. Obra nagusiak: Mari Jesus ta Iru artzañak (1908), Josecho (eleberria, 1909), Jayoterri maitea (eleberria, 1910), Itxasoa (poesia, 1912), Au, ori ta bestia (1913), etab. Euzkadi egunkarian eta beste euskal aldizkarietan eman zituen argitara bere artikulu gehienak.