344 Zenbakia 2006-04-21 / 2006-04-28

Euskobooks

Aipamena. Kontsumitzaileen eskubideak: Aurrerapausoak, arriskuak eta konponbideak

Egilea: Patxi Juaristi Larrinaga Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea Orrialde kopurua: 62 ISBN: 84-9830-008-8 Ezaugarriak: Liburu honen helburua da ikuspuntu desberdinetatik kontsumitzaileen eskubideekin gertatzen dena aztertzea, gai honen inguruan eztabaida bultzatzeko helburuarekin. Izan ere, kontsumitzaileon bizi kalitatea hobetu, demokrazia hobeagoak lortu eta gizarte justuagoak nahi baditugu, kontsumitzaileok dauzkagun eskubideen kontzientzia hartu behar dugu, baita eskubide hauek nola urratzen diren ezagutu ere. Honela, bada, hiru gai nagusi lantzen dira liburuan zehar: Estatu espainiarreko eta, bereziki, Hego Euskal Herriko kontsumitzaileen eskubideen historia laburtua kontatuz hasten zaigu autorea; ondoren, kontsumitzaileen eskubideak zelan urratzen diren azaltzen zaigu; azkenik, egoera honi aurre egiteko eman beharreko pausoei buruzko proposamen batzuk egiten zaizkigu.