344 Zenbakia 2006-04-21 / 2006-04-28

Euskobooks

Aipamena. Erlea gure sendagile

Egilea: Julio César Díaz Argitaletxea: Komunikazio Biziagoa S.A.L Orrialde kopurua: 220 ISBN: 8493394637 Ezaugarriak: “Erlea gure sendagile” liburu honetan, apiterapia gaur zertan den erakusten digu Julio Cesar Díaz doktoreak. Gizakiak milaka urtez erabili ditu erlea eta honen produktuak osasuna zaintzeko. Azken ehun urteotan mediku eta zientzialari askok erremedio horien oinarri zientifikoak esplikatu dituzte, eta apiterapiari gizakiarentzako onura berriak aurkitu dizkiote. Díaz doktoreak banan-banan aurkezten ditu hemen Eztia, Ezkoa edo Argizaria, Polena, Erregina-jelea, Propolia eta Apitoxina edo erlearen pozoia. Horiek gure osasunerako dauzkaten ahalmen terapeutikoak modu argian esplikatzen ditu. Liburu honek balio handiko informazioa eskaintzen dio osasuna zaindu nahi eta behar duen irakurleari, eta gaixotasunen batekin borrokan ari denari. Medikuak terapia eta erremedio osagarri onak aurkituko ditu orriotan. Apiterapiako produktuak saltzen dituen merkatariak sendagai horien dohainak hobeto ezagutuko ditu. Orriok irakurrita erlezaina gehiago jabetuko da bere produktuen balioez eta apiterapian usatzekotan bete behar dituzten baldintzez. Julio Cesar Díaz doktorea (1954) medikua da. Argentinako Panpan sortu zen eta gaur San Luis probintziako Buena Esperanza herrian bizi da. Berak idatzitako “Apiterapia Hoy. En Argentina, Cuba, Urugay y Colombia” liburuaren atal nagusi hautatuak euskaratuta dakartza “Erlea gure sendagile” honek. Medikuz gain erlezaina ere bada Diaz doktorea. Bi liburuz gain, artikulu ugari publikatu ditu bai erlezaintzaz eta bai apiterapiaz. Hitzaldi eta ikastaroak ematen ditu, Ameriketan gehienbat, baina tarteka Europan ere bai.