Egilea: José Guimón Ugartechea Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 372 ISSN: 0212-7016 Ezaugarriak: Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV) aldizkariaren 49.1 (2004.1) aleak Txosten berezi bat dakar: Bilbao y sus transformaciones izenburukoa. Hiriak azken hogei urteotan hiriak izandako aldaketak laburbiltzen dituzte Txostena osatzen duten artikuluek. Tribuna atalean, Juan Plazaolak Barrokoari dagokion kapitulua argitaratzen du Euskal Herriko Artearen Historia sailean. Reseñas atalean, euskal gaiaren inguruan berriki argitaraturiko hemezortzi argitalpenen aipamenak aurkitzen ditugu. Tesis atalean, berriz, Euskal Herriko unibertsitateetan irakurritako doktore tesien berri ematen da, eta euskal kulturarekin zerikusia duten tesien iruzkina egiten. Azkenik, Noticia atalean EIko eta Euskal Herriko gertakari nabarmenak biltzen dira: V. Arte Jardunaldiak. Euskal Artearen Berrikuspena 1875–1939 bitartean, Euskal Herria XI. Mendean. Santxo III.a Handia (1004-1035) jardunaldia eta 2003ko Manuel Lekuona Saria Jesus Atxari ematea. Informazio gehiago: www.euskoshop.com
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.