335 Zenbakia 2006-02-17 / 2006-02-24

Artisautza

Jesús Patón. Kaligrafoa: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

BERE PRODUKTUAK

Antzinako dokumentuak erreproduzitzen espezializatuta dago, letra gotikoan idatzitakoak batez ere, baina hizki kantzileskoa, italikoa eta karolingioa ere lantzen ditu, eta baita ingelesa ere, nahiz eta azken hau gutxien gustatzen zaiona dela aitortzen duen.

Bere lan oparoaren artean, honako hauek azpimarra ditzakegu: Hondarribiako setioari buruzko 1638ko liburu bat, letra gotikoz idatzia, non frantsesen jazarpenaren berri ematen baiten. Hondarribia garaile irten zenez, irailaren 8an ospatzen dira bertako zaindariaren omenezko jaiak. Gotikoz idatzitako liburu bat, medikuntzari buruzko hainbat alderdi jasotzen dituena: erizaintzaren jatorria, Europako lehen ospitaleak, sendagileen materia, Islameko medikuntza, eta Erdi Aroko medikuntza, obstetrizia, farmakologia, etab. Hondarribiako Hiri-gutunaren berrosaketa, Alfontso VIII.aren zigiluaren faksimilearekin, zeinaren jatorrizkoa Artxibo Historiko Nazionalean baitagoen. 1296ko agiri baten berrosaketa: Paduretako Ermandadearen Akta, hain zuzen ere Santander, Laredo, Castro Urdiales, Vitoria/Gasteiz, Bermeo, Getaria, Donostia eta Hondarribiako kontzejuena, liskarrak ebazteko eta merkataritza bultzatzeko xedearekin. Agiri hau testuaren transkribapenaren bidez berreskuratu da, jatorrizko agiria ez baita kontserbatzen.

Enkargu bidez, olerki, diploma zein sariak ere egiten ditu. Maiz joaten da artisautza azoketara, gustukoa duelako jendaurrean lanean aritzea: Errenteria, Ordizia, Corella, Hondarribia eta Irunera joaten da, besteak beste. Hauetako azoka batzuk Erdi Arokoak izaten dira.