334 Zenbakia 2006-02-10 / 2006-02-17

Efemerideak

Efemeridea. Fernando Artola Sagarzazu, “Bordari”, idazlea 1910eko urtarrilaren 14ean jaio zen



Fernando Artola. Argazkia: armiarma.com («Bordari» deitua) Euskal idazlea (Hondarribia, 1910 - Hondarribia, 1983). Gerra aurrean idazten hasia, euskal giroaren suspertzaile izan zen gerra ondoko urte ilunetan, bertsolari jaialdiak bultzatuz. Poema ugari plazaratu zuen egunkari eta aldizkarietan, baina olerki liburu bakarra argitaratu zuen (Goraintzi, 1968), emaztearen heriotzaren ondoan idatzia, samina eta tristura darizkien hogeitalau poema. 1982. urtean, hitz lauz nahiz neurtuz eginiko lanak eman zituen argitara. Bakoitzak berea izenburupean. Autobiografia kutsuko kontakizuna, Aritz beraren adarrak, idatzi zuen 1977an, Rafael bere anaiarekin batera (1982an argitaratua).