327 Zenbakia 2005-12-16 / 2005-12-23

Artisautza

Blanka Gómez de Segura. Maistra Buztingilea: Prozesuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

PROZESUAK

Antzina, inguru hauetan bizi ziren buztinlariek ibaiaren inguruetatik ateratzen zuten buztina. Pantanoa egin zutenean, baina, lur horietako gehienak ur azpian gelditu ziren, eta gelditzen ziren azken buztinlariek lana utzi beste aukerarik ez zuten izan.

Blankak buztina Bartzelonan erosten duen arren, urtero-urtero pantanoaren ur bazterretik apur bat atera ohi du. Zorupetik irteten den lurra aprobetxatzen du; esaterako, makinekin lubaki bat egiten dutenean agertzen dena. Ondoren, ur ertzean uzten du, hilabete edota urtetan zehar ustel dadin. Buztinlariek, garai batean, abereek tiratutako zilindroez zanpatzen zuten buztina, eta ondoren, palez baliatuz, "torko" izeneko putzu batean sartu eta urarekin nahasten zuten, txokolate moduko bat sortu arte. Gero, galbahe batetik iragazi, eta urmael batean uzten zuten, dekantatzeko. Lan hau guztia, materiala ateratzen zuten lurrean bertan egiten zuten, eta, beraz, buztina jada lanerako prest zegoela eramaten zuten gurdietan etxera. Gaur egun, bi labe dauzka Blankak, bakoitza 300 litroko edukierakoa.