325 Zenbakia 2005-12-02 / 2005-12-09
Idazlanak. Confesio ta Comunioco Sacramentuen gañean Eracasteac (1800), gipuzkeraz idatzitako katexima; Versiones bascongadas de varias arengas y oraciones selectas de los mejores autores latinos, eta Nomenclatura de las voces guipuzcoanas, para que se puedan entender ambos dialectos (1802), batera argitaratu ziren eta bertan Zizeronen, Salustioren, Tito Livioren eta Curtzioren lan batzuk ageri dira euskaratuak; bigarren partean, gipuzkeraz idazteagatik jaso zituen kexuei erantzuten die. Confesio Ona edo ceimbat gauzac lagundu biar deutseen confesinuari ondo eguiña izateco (1803). Cristinavaren jaquinvidea (1805), Astetaren itzulpena. Cartas y disertaciones de don Juan Antonio Moguel sobre la lengua vascongada (1854). El doctor Peru Abarca, catedrático de la lengua bascongada en la universidad de Basarte o diálogo entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan (1881); 1802. urterako Mogelek bukatua zeukan Peru Abarca, baina arazoak izan zituen argitaratzeko eta handik laurogei urtera kaleratu zen. 1987an, eta Luis Villasanteren eskutik, Cristaubaren Icasbidea edo Doctrina Cristiania izeneko obra argitaratu zen. Peru Abarca da Mogelen lanik ezagunena, hura izan baitzen euskaraz idatzitako lehen eleberria edo eleberri tankerakoa.