310 Zenbakia 2005-07-22 / 2005-07-29

Artaretoa

Idoia Azkarate

CURRICULUM VITAE Duela bost urte, 2005ean, ekin zion bergarar honek argizariz koadroak margotzeari. Geroztik, bi erakusketa antolatu ditu. Bata bere jaioterriko Nahikarin eta, bestea, Gros auzo donostiarreko Kursaal tabernan. Idoiak berak dionez, ez omen ditu kopiak egiten eta ezta paisaiak margotzen ere. Besteak beste, azken urteetan egindako bidaiak dira artista honen iturri. Hala, Txina, Thailandia eta Indian izandako sentsazioak islatu nahi izan ditu bere koadroetan. Kolorea da nagusi guztietan; baina espazioak ere lantzen ditu. Argizariz margotutako koadroak dira, indarrez beteak.