Martzelino Soroa euskal komediagilea Donostian jaio zen 1848an eta hiri berean itxi zituen begiak 1902ko uztailaren 20an. Bigarren Karlistadan Ziburura ihes egin behar izan zuen, Amadeo Savoiakoaren aurkako poema bat idazteagatik; erbesteratutako beste euskaldunekin antzerki-saioak antolatzeaz gain, gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako zartzuela moduko bat ondu zuen (Iriyarena, 1876). Gerra ostean Donostiara itzuli eta bere obra 1878an antzeztu egin zen. Eszenatoki batean euskarazko obra entzuten zen lehen aldia zen. Arrakastak eraginda, guztiz euskaraz idatzitako obrak egin zituen (Anton Caicu, 1880; Gabon, 1880; Au ostatuba!, 1884; Gorgonioren estutasunac edo boltsa galdu, 1888; Ezer ez da festa, 1899). Soroaren lanak ez ziren literatur maila gorenekoak, baina gizarteari oso ondo egokituta zeuden eta arrakasta handia izan zuten.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.