Efemerideak
Efemeridea. 2004ko uztailaren 12an Agustin Zubikarai Bedialauneta zendu zen Galdakaon
Agustin Zubikarai. 1914 urtean Ondarrun jaio zen euskal idazlea 2004ko uztailaren 12an hil zen Galdakaon. Euskal aldizkarietako kolaboratzailea, “Euskerazaintza” elkarteko zuzendaria (1987-91) eta “Euskerazaintza” aldizkariko zuzendaria izan zen sortu zenetik (1987). Gerran sorturiko “Eguna” egunkariko erredaktorea izan zen. Poesia landu zuen (Urbasatik kantuz, 1967; Naparroako bideetan, 1968) antzerkia (Aberriagaz bizi; Itsas lapurrak eta Artea´ko itsua eta beste lan, 1987), ipuingintza eta kronika ere bai (Bizkaiko bidetan, 1984), baina nobelan nabarmendu zen batez ere (Piñuetako madalenak, 1965; Antón Guzurretxe, 1979; Laiñoak Mundakan, 1980; Bizitzako Urratsak, 1981). Euskaltzain urgazlea izan zen eta 1993an euskaltzain ohorezkoa egin zuten.