305 Zenbakia 2005-06-17 / 2005-06-24

Artisautza

Eskuz Holakatua. Objektu Dekoratiboak: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

BERE PRODUKTUAK

Sarreran adierazi dizuegun bezala, artisau honek produktu mota asko egiten ditu, oso originalak guztiak ere. Irudimenari eta daukan gustu onari esker, elementu dekoratibo edo oroigarri polit askoak egiten ditu.

Bere tailerrean ikusi ditugun ehunka objektuen artean, besteak beste honakoak azpimarra ditzakegu: mahai gainean jartzeko lanparak, hormetan zintzilikatzeko ispiluak, laukiak eta kandelak eustekoak, kandela dekoratiboak, ordulariak, idazmahaiak, esekitokiak, frontoietarako pala dekoratuak, giltzak eusteko zurezko frontoi txikiak, etab.

Gainera, aipatu beharra dago bere elementuetan oso nabarmena dela euskal kutsua: ikurrinak, dantzariak, etab. Dendan bertan eta inguruko artisautza azoketan saltzen ditu bere produktuak, eta baita “Paueko Dekorazio Aretoan”.