
Artisautza
Juan Pedro Goñi. Kaikugilea: Lanabesak
GARMENDIA IARTZA, Koro
Hona hemen lanerako erabiltzen dituen tresnak: Aizkora. Mailua Urka: zurezko torlojua. Auzia: marraza gillotina. Tatatulo edo birabarkia. Errakia: “C” itxurako ahoa duen gubia. Orkila: gauza bera, baina “O” itxurakoa. Koilara: gauza bera, baina koilara itxurakoa. Azada: gauza bera, baina angelu zuzenean. Alopa: bi eskutako garlopa. Marruskera. Bastrela. Arraspa. Zerra. Konpasa. Gubia. Arkatza. Eskuaira. Erregela.
Horiez gain, arotzen bi mahai dauzka, bakoitza bere tornuzilak dituela, metalezkoa bata, eta zurezkoa bestea. Makinaria garraiagarri elektrikoari dagokionez, eskuzko zulatzaile bat, diskotako esmerilagailu bat, eta motozerra bat dauzka.
