301 Zenbakia 2005-05-20 / 2005-05-27

Artisautza

Maider Kalonje. Zurezko Tailuak: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

ARTISAUA Artisaua bere tailerrean lanean.

Maider Donostian jaio zen, 1977ko urriaren lehen egunean. Lehen mailako ikasketak Hernanin egin, eta Leioara jo zuen gero, Arte Ederren karrera egitera.

Zaletasunak bultzatuta, 2000. urtean zizelkatzen ikasteko ikastaro batera joan zen Hernanin, eta hiru urte eman zituen han.

2003an, Hernanin gaur egun duen lokalean kokatu zen. Bertako tailerrean aritzen da azoketara joateko edota eskatzen dizkioten piezak prestatzen.

Bere produktuak artisautza azoketan saltzen ditu, eta baita artisautza jendearengana hurbiltzearren tabernetan antolatzen dituen erakusketetan ere.

Goizuetako (Nafarroa) Kultur Etxean ere izan zituen bere piezak ikusgai. Maider Kalonje Peruarena

Zikuñagako Eskolazaharrak, 31

HERNANI

Tef.: 656 41 19 52