
Artisautza
Asun Esnal. Bitxiak: Prozesua
GARMENDIA IARTZA, Koro
Nagusiki urrea eta zilarra landuz, elementu guztiz originalak egiten ditu. Horretarako, bitxitegietan erabiltzen diren teknika eta lanabesak erabiltzen ditu: mahaia, sopletea, mikromotorra, hainbat ahotako aliketak, guraizeak, moztu eta zulatzeko segueta, hainbat pintza, tasa, mailuak, ultrasonikoen ekipoa, limak, lixak, barailak, burilak, eskuairak, konpasak, arkatzak, pintzelak, etab. Hori guztia, jendeari irekita daukan tailer-denda txikitxoan. Baina bizi den baserrian tailer handiago eta osoago bat du, non beste tresna hauek baitauzkan: Metala urtzeko ekipoa, eta galdategietan erabiltzen diren gainerako tresnak. Metala xafletan edota harietan prozesatzeko laminatzaileak. Trefilagailuak, kurrikak, enbutidorea, etab. Piezak leuntzeko leungailua. Prozesuko zatirik zikinena izaten da hau. Leuntze lana arintzen duen bonboa. Leundu ondoren piezak garbitzeko ultrasonikoen makina. Harea makina, zeinak, harea zorrotada bat botaz, piezei kolore "mateak" ematen dizkien, akabera ezberdina izan dezaten. Esmaltatzeko labea, bere osagarri eta tresneriarekin, piezei "su bidezko esmaltea" emateko. Beste hainbat elementu.
