291 Zenbakia 2005-03-04 / 2005-03-11

Artisautza

Jaime Septién Parras. Beiraren Artea: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

Beira lantzen aritzen diren hainbat artisau izan ditugu dagoeneko gure artean: Igor Obeso Aguirre, beira puztuan espezializatua (EUSKONEWS, 154. zenbakia). Adriana Jiménez, Tiffany beiran espezializatua (EUSKONEWS, 221. zenbakia). Agustín Aguirre artisau nafarra, Tiffany beiran eta beira “lehertuan” espezializatua (EUSKONEWS, 233. zenbakia). Fiocco, “fusing” beiran espezializatua (EUSKONEWS, 267. zenbakia). Gabriel Álvarez, beiraren zizelkaria (EUSKONEWS, 281. zenbakia).

Gaurkoan beira lantzen aritzen den beste artisau gazte bat aurkeztuko dizuegu. Berak ere Tiffany sistema erabiltzen du, eta beirateetan espezializatuta dago. Aurreko ale batzuetan, artisauen aurkezpena egitean, dagoeneko mintzatu garenez beiraren historiaz eta dauden beira motez, gaurkoan bere sortzaileari buruz hitz egingo dizuet, Louis Comfort Tiffany jaunaz.