283 Zenbakia 2005-01-05 / 2005-01-14

Artisautza

Punpa. Pilotak eta Eskularruak: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA Diderot eta d´Alembert-en Entziklopediatik harturiko ilustazioa (XVIII. Mendea). Gaurkoan gure sailera ekarri dugun artisauak pilotak eta eskularruak egiten ditu. Eta, lanean ari dela agertzen dituen grina eta erromantizismoa ikusita, pilota jokoaren poeta bat dela esango nuke nik. Lehen ere izan dugu pilotaren munduko artisaurik gure artean; hala nola Miguel Ángel Arriaga Uriarte bizkaitarra, xisteren egilea (EUSKONEWS, 172. zenbakia), Juan Carlos Otero gipuzkoarra, pilotagilea (EUSKONEWS, 192. zenbakia) eta Florentino Ibarra nafarra, larruzko eskularruen egilea (EUSKONEWS, 194. zenbakia).