Efemerideak
Efemeridea. Julie Adrienne Carricaburu musikologoa 1827ko urriaren 14an jaio zen Sohütako gazteluan, Zuberoan
Mexikon aberastutako indiano baten alaba zen. Agustín Chahok arretaz hezi zuen eta andereñoentzako eskola batera ere joan zen. Pauen, Artigau baronesaren saloian sarritan egoten zen. Abeslari ona zen eta erromantizismoaren garaian, bere anai biolin-jolearekin batera, euskal abestiak kantatzen zituen. 1843an Félix-Elisabeth-Paul le Saulnier de la Villéheliorekin ezkondu zen. Sohütan xiberotar baserritarren kantuak biltzeaz arduratu zen eta pianoarekin jotzeaz. Souvenirs des Pyrénées izenburupean, horietako 12 abesti argitaratu zituen 1869an. Bildutako beste abestietaz ez dakigu ezer ez. 1898ko otsailen 10ean zendu zen. Sohütako gaztelua.
