271 Zenbakia 2004-10-08 / 2004-10-15

Efemerideak

Efemeridea. Francisco Navarro Villoslada, nafar politikari, kazetari eta idazlea, Bianan jaio zen 1818ko urriaren 9an



Francisco Navarro Villoslada. Filosofia eta teologiako ikasketak egin zituen Santiagoko Unibertsitatean eta zuzenbidekoak Madrilekoan. 1840 urtean argitaratu zuen Luchana poeman karlismoaren aurkako eta Espartero liberalaren aldeko agertu zen. Arabako gobernuko idazkari eta gobernazioko ministerioko ofizial izan ondoren, karguak utzi eta El Pensamiento Español egunkaria sortu zuen. Handik gutxira alderdi karlistako kide egin eta hiru legegintzalditan izen zen diputatu (1857, 1865, 1867). Karlos erregegaiaren idazkaria izan zen 1869. urtean. Gaceta, El Correo Nacional, El Español, La España, Semanario pintoresco, El pensamiento español eta Ciencia cristiana agerkarietan eman zituen argitara lan eta artikulu aipagarrienak. Obra nagusiak: Doña Blanca de Navarra, Crónica del s. XIV, El anticristo, La dama del rey, Vida de San Alfonso María de Ligorio, La libertad de prensa eta ezagunena, Amaya o los vascos en el s. VIII. Bianan zendu zen, 1895eko abuztuaren 29an.