267 Zenbakia 2004-07-10 / 2004-09-17

Artisautza

FIOCCO. Beiren diseinua: Historia

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA YARZA, Koro

FIOCCO

Beiren diseinua

2004 / 09 / 10-24 En español

Egilea: Antxon Aguirre Sorondo Sarrera Historia Sailkapena Artisaua Produktuak Teknika Erremintak Prezioak

HISTORIA

Aipaturiko fitxa horietan (Igor, Adriana eta Agustíni eskainitakoetan, alegia), beira lantzeko ohitura historian zehar nola garatu zen azaldu genizuen. Han esandakoak laburbilduz, honako alderdi hauek azpimarratuko genituzke: K.a. 3.200-3.100 urteen artean, egiptoarrak beira apaingarri modura erabiltzen hasi ziren. K.a. 1.500. urtean, beirazko ontziak egiten hasi ziren Egipton. K.a. 100. urtean, siriarrek beira puzteko teknika asmatu zuten. Erromatarrek hobetu egin zuten teknika hori, eta pieza handiagoak egin zituzten: hilkutxak, malkoak zein esentziak jasotzeko ontziak, etab. K.o. 880. urtean, Ratpert de Sankt Gallen monje suitzarrak beirate erraldoiak diseinatu zituen. XVII. mendean, Bohemiako beira egiteko teknika asmatu zuten. XIX. mendean, neurri eta itxura orotako beirak egiteko aukera ematen zuten aurrerakuntza teknikoak egin ziren.

Artisautza Harpidetza/Suscripción

Quiénes somos

Política de Privacidad

Avisos Legales

© Eusko Ikaskuntza

Galeria Inicio > Artisautza -->