263 Zenbakia 2004-07-16 / 2004-07-23

Artisautza

Ana Aldana. Zuraren zizelkaria : Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA YARZA, Koro

ANA ALDANA

Zuraren zizelkaria

2004 / 07 / 16-30 En español

Egilea: Antxon Aguirre Sorondo Sarrera Artisaua Produktuak Prozesua Prezioak

ARTISAUA

Ana, zizelkatzen. Ana Aldana Barakaldon jaio zen, 1965ean. Lehen mailako ikasketak egin ondoren, Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta, karrera amaitutakoan, urte beterako zizelkari baten tailerrean hasi zen lanean, ogibidearen sekretuak ikasteko asmoz. Izan ere, Anari beti gustatu izan zaio zura zizelkatzea. Horretarako bokazioa zeukan.

1990ean, zura zizelkatzeko tailer bat zabaldu zuen Bilboko San Ignacio auzoan, Idoia Aurrekoetxearekin batera. Altzariak zizelkatzen aritzen ziren bertan.

1992an hainbat udaletako kultur etxeetan (Leioan, Getxon, Urdulizen, Sopelan eta abar) zura zizelkatzen erakusteko eskolak ematen hasi zen, eta, irakasle lanetan aritzeaz gain, bi urte eman zituen Jesús Gonzálezek Santurtzin zeukan aroztegian, altzariak egiteko teknikak ikasten. Urte horretan bertan, ezkondu egin zen.

Bi seme-alaba dauzka: Oier (mutila, 1996an jaioa) eta Henar (neska, 1998an jaioa). Ama izan zenean, utzi egin zituen zizelkatze lanak, eta eskolak ematen jarraitu zuen. Ostera, 2001. urtean egun dagoen tailerra zabaldu zuen, eta berriz ekin zion artisau piezak egiteari, baina eskolak emateari utzi gabe.

Artisautza Harpidetza/Suscripción

Quiénes somos

Política de Privacidad

Avisos Legales

© Eusko Ikaskuntza

Galeria Inicio > Artisautza -->