262 Zenbakia 2004-07-09 / 2004-07-16
Español
English Trinity term, week 21 "May Day morning"
Magdalen tower & bridge, urtero Maiatzaren lehena, goizeko 6tan.
Magdalen Collegeko abesbatzak "Hymnus Eucharisticus" abesten du dorretik:
"Te Deum Patrem colimus,
Te Laudibus prosequimus,
qui corpus cibo reficis,
coelesti mentem gratia.
Te adoramus, O Jesu,
Te, Fili unigenite,
Te, qui non dedignatus es
subire clautra Virginis.
Actus in crucem, factus est
irato Deo victima
per te, Salvator unice
vitae spes nobis rediit.
Tibi, aeterne Spiritus
cuius afflatu peperit
infantem Deum Maria,
aeternum benedicimus.
Triune Deus, hominum
salutis auctor optime,
immensum hoc mysterium
orante lingua canimus". Trinity Term, week 22 Fellow mendigoizalea:
Oxfordeko Zuzenbide Fakultateko "fellow" batzuk irakasle baino, mendigoizale itxura dute, eta zer esanik ez bere izena esatera ez noanak. Gaur, irakaslea 2 metro inguruko gaztea da, baldarra eta mehea, baina hitzez handia. Mendiko praka eta kanadiar kuadrodun alkondara darama, lokatzez betetako mendiko botak eta hizlarien tarima ondoan utzi duen goi mendietan ibiltzeko jaka. Oxford inguratzen duten mendietatik jeitsi dela dirudi. Ez dut ezer bere kontra, inolaz ere. Maixu gaztea hizlarien tariman jarri da , eskuetan eskema labur bat besterik ez duela eta bere hitz jarioa hasi du, azalpenak ikasleei zuzendutako galderekin tartekatuz . Eta ikasleek zuzen erantzuten diote, legerian oinarrituz zein jurisprudentzia eta gaiari loturiko bibliografía egokia erabiliz, itxuraz inprobisatua dirudien galdeketan. Etengabeko hartu-emana amaituta, otarteko, fruita eta kafea agortuta, bilera besterik gabe desegin da, datorren asterako Europar Komisario bat maixu izango dutelarik. Magdalen College. Trinity Term, week 23 Edward Thomas
Tokiko kronikek diotenez, Oxfordi buruz idatzitako dokumentu literario garrantzitsuenak Edward Thomas "fellow"ari zor dizkiogu. Bere lanik aipagarriena "Oxford" (1902) izenekoa dugu, hain justu. Bertan, hiria inguratzen duten parajeak deskribatzen ditu, amestu ezineko toki zoragarriak erakutsiz, gaur egun, hauetariko batzu, oraindik ere bizi-bizirik dirautenak. Halaber, kroniken iritziz, Edward Thomasek izugarri atsegin zuen handik hona ibiltzea, hirian zehar bere ibilerarekin amaigabeko zirkuluak marraztuz, bere jakinmina asetuko zuen lekurik ikusgarriarekin topo egin arte. University of Oxford. Trinity Term, last week Itzulera Atoian, Xabier Sofia eta Tomas, St. Anthony´sen. Oxfordetik etxera itzuli beharrak inoiz izandako ametsik handienaren amaiera dakar, eta soberan gainditu dira nire itxaropen handienak. Hala ere, aste honetan melankolia eta tristura nire baitan somatzen ditut, bulego eta lorategi txikia eta nire etxe honetara itzultzen naizenean gauzak jaso eta maletak biltzera, Bilbotik Porthsmoutheraino , eta ondoren ametsezko hiri honetara ekarri ninduen ferry horretarako norabidea hartzen dudanean.
Atzean amestutako oro geratzen da: Woodstock Roaden bukaeran victoriar garaiko etxe baten izandako bulegoa, edota Saint Antony´s tarrak bizi diren konbentu hura, ikasleen txirringak gorde edota historia, legeria eta politika zientziako altxor preziatuak ezkutatzen dituena.
Atzean geratu dira ere Oxforden utzitako lagunak, hauek bisitatzera joateko eguna etorriko zain, eta orduan, All Souls eko liburutegian, sutondo piztuaren ondoan izandako klaseak etorriko zaizkit gogora, bitartean , erdiko patioan, gurearen hain antzekoa den euri fin eta aldi berean lodiak dena estaltzen duelarik.
Atzean ere goizaldeko ordu txikitan 8 arraunlarik osaturiko txalupan Isisetik barrena iragandako sufrimenduak, Christ Churcheko basoetatik haruntza, eta nire trebezia eskasak uzten zigunerarte. Atzean ere paregabeko tabernak, eta Galeseko lagunak, Oriel, Baviera, Tokyo, Hong Kong edota Baikal lakuko konexioak.
Hemendik aurrera errealitatea dator, batzuetan eta gehienontzat, presaka eta laster batean igarotzen den denbora, eta Oxforden gelditu egiten dena, hiri zoragarri eta ahaztuezin honentzat historiak nahi izan zuen bezala. Laster arte. Lotutako artikuluak MenuaGAIAK Aurreko Aleetan Inicio > EM 262 > Gaiak -->
2004/07/09-16