Artisautza
Laureano Paniagua. Zumearen artisaua: Produktuak
GARMENDIA YARZA, Koro
Zumearen Artisaua
2004 / 07 / 02-16 En espa?ol
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo Sarrera Historia Lehengaia Artisaua Produktuak Prozesua Prezioak
BERE PRODUKTUAK
Laureanok artisautza azoketan edota tailerrean bertan saltzen ditu produktuak.
Urtean hamabi bat azokatara joaten da. Errenteriakora, adibidez, maiz joan da: 1993an, 1998an, 2000n, 2001ean, 2003an eta 2004an.
Denetarik egin ohi du; eskatzen dioten edozer: karakolerak, perretxikoak biltzeko saskiak, arrautzak biltzeko saskiak, erosketak egiteko saskiak, okindegietarako saskitzarrak, eskupilotan jokatzeko pilotak jasotzeko saskiak, neskatoak baserritarrez jantzita joaten direnerako saskitxoak, loreontziak estaltzeko saskiak, etab. Errenteriako Artisautza Azokan (2004).
Inoiz edo behin dendaren bati ere saldu dio piezarik, baina ez zaio bidezkoa iruditzen saltzaileek pieza horien prezioak hainbeste puztea. Bestetik, zumezko saskiak egiten irakasteko eskolak eman ditu, bi urtez, Urnietan (Gipuzkoa), Udalak eskatuta.
Artisautza Harpidetza/Suscripción
Quiénes somos
Política de Privacidad
Avisos Legales
© Eusko Ikaskuntza
Galeria Inicio > Artisautza -->
