
Artisautza
Idoia Amunarriz. Zuraren gaineko pintura
Zuraren gaineko pintura
2004 / 04-23 / 05-07 En espa?ol
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo Sarrera Artisaua Produktuak Irakaskuntza Prozezuak Prezioak
SARRERA Ordulari bat.
Lehen aldia da gure sailera zuraren gainean pintatzen aritzen den artisau bat dakarkigula. Berehala aurkeztuko dizuegu Idoia Amunarriz. Nolanahi ere, kasu honetan bereziki azpimarratu nahiko nukeena, artisau honek lanean darabilen espiritu edo filosofia da, bere ikasleei transmititzen saiatzen dena; alegia, ahalik eta modurik ekonomikoenean berziklatzen ikastea.
Ia gauza guztiak, hasiera batean inolako erabilerarik ez dutela diruditen arren, imajinazio eta gustu pixka batekin, gauza eder eta praktiko izatera iris daitezke.
Gaur egun bizirauteko hain funtsezkoa den berziklapenaren aldeko filosofiari, gustu ona eransten dio gure artisauak. Eta, horrela, bi faktore horien batuketatik, hasiera batean zuzen-zuzenean zaborretara joatekoak ziren objektuak egongelan ipintzeko moduko elementu duin bihurtzen ditu, mirari antzekoak eginez. Gure artisauak maitasun handiz egiten ditu pieza guztiak, eta hori nabaritu egiten da.
Artisautza Quiénes somos
Política de Privacidad
Avisos Legales
© Eusko Ikaskuntza
Galeria Inicio > Artisautza -->
