
Gaiak
Europako hizkuntza gutxituak: datu orokor batzuk
AMORRORTU, Estibalitz BARREÑA, Andoni IDIAZABAL, Itziar IZAGIRRE, Esti URANGA, Belen
2004/02/20-27 Europako hizkuntza gutxituak: datu orokor batzuk Belen Uranga, Esti Izagirre (UNESCO Etxea), Itziar Idiazabal (Euskal Herriko Unibertsitatea), Andoni Barre?a (Salamancako Unibertsitatea) eta Estibalitz Amorrortu (Deustuko Unibertsitatea). UNESCOko Munduko hizkuntzei buruzko txosteneko batzorde teknikoko kideak1
Traducción al español
Euskonewseko ale berezi honek Europako hizkuntza gutxituak ditu aztergai, eta lan honek datu orokor batzuk aurkezteko helburua du, sarrera modura. Arazo eta gai zehatzagoak jarraian dauden ataletan aurki daitezke.
Sarrera honetan, beraz, Europako hizkuntza gutxitutzat har daitezkeenak zeintzuk diren, non hitz egiten diren eta zenbat hiztun dituzten ikusi ahal izango du irakurleak. Hasi aurretik, halere, beharrezkotzat jotzen dugu hainbat argipen egitea hizkuntzaz eta hizkuntza gutxituaz ulertzen dugunaz. Hizkuntzak eta aldaerak
Hizkuntza-gaietan, beste askotan legez, ez datoz bat iturri guztiak. Arazoetako bat hizkera jakin bat hizkuntza beregaina ala hizkuntza baten aldaera den erabakitzea izaten da. Beharbada, egin beharreko galdera ez da nola, baizik eta, nork erabaki behar duen. Horrela izanik, eta artikulu honi dagokionez, nork erabaki behar du Europako hizkuntzak zeintzuk diren?
Gure ustez, hiztun komunitateak eskubide osoa du hizkuntzaren beregaintasuna aldarrikatzeko. Beraz, ahal den neurrian komunitatearen irizpidea izango da gai hori ebatsiko duena, eta hala onartuko dugu. Beste arazo bat da jakitea bazter guztietara heltzeko gai izango ote garen edota komunitate guztien nahiak jasoko ote ditugun. Zentzu horretan, beraz, baliteke hemen eskainiko dugun informazioa hankamotz geratzea.
Edozelan ere, lehenago esan dugun moduan iritzi guztiak ez datoz bat kontu honetan. Sarritan, batzuek hizkuntza baten aldaeratzat jotzen dutena, beste batzuek hizkuntza beregaintzat hartzen dute, edo alderantziz. Arazo honetan argigarria izan daiteke Kloss eta McConnell (1984) adituek egin duten sailkapena. Egile horiek hizkuntzak multzo bitan bereizi dituzte: hizkuntza onartuak eta hizkuntza eztabaidatuak. Adibide modura ikus ditzakegu eztabaidatuen artean biltzen dituzten zenbait hizkuntza (parentesi artekoa bigarren aukera): altsaziera, (alemanaren aldaera), asturiera (gaztelaniaren aldaera), friulera (erromantxeraren aldaera), galiziera (portugesaren aldaera), kareliera (finlandieraren aldaera), korsikera (italieraren aldaera), okzitaniera (frantsesaren aldaera), sardiera (italieraren aldaera), zinbriera (alemanaren aldaera), gagauzera (turkieraren aldaera), istro-romaniera (errumanieraren aldaera) eta kashubiera (polonieraren aldaera).
Aipagarria da, baita ere, okzitanieraren inguruan gertatzen dena: zenbaitentzat, francoprovençala, okzitaniera eta gaskoiera hizkuntzak -azken honek aranera aldaeratzat hartuta- beregainak dira (Price 2000), eta beste askoren ustez, aldiz, okzitanieraren aldaerak (Comrie, Matthews, Polinsky 2003). Hizkuntza gutxituak
Zein dira hizkuntza gutxituak? Oro har, esan dezakegu hizkuntza gutxitutzat hartzen direla estatuen babesa jasotzen ez duten hizkuntzak, edo oso babes gutxi lortzen dutenak, hots, estatuko hizkuntza ofizialak ez direnak, estatus hori besteren batek jasotzen duelako.
Batzuetan estatuak hizkuntza jakin bati estatus ofiziala aitortu arren, praktikan baztertua egon daiteke, erabilera eta garapen mugatuetara bideratu izan delako beste hizkuntza batekin erkatuta. Halakoak ere hizkuntza gutxitutzat joko ditugu.
Beste batzuetan baliteke hizkuntzak estatus ofiziala eta babes praktikoa izan arren oraindik hizkuntza gutxitua izatea, estatus hori berria delako, aurretik baztertuta egon delako eta oraindik hizkuntza normalizatuaren egoera lortu ez duelako.
Bada baita ere, beste hizkuntza gutxitu mota bat. Alegia, hizkuntzaren estatus ofiziala bere lurraldeko zati batean bakarrik onartua duten hizkuntzak. Ildo honetatik, baliteke hizkuntza jakin bat hitz egiten den lurralde-zati batean baztertua izatea. Lurralde horretan, beraz, hizkuntza gutxitutzat jo dezakegu. Halako hamaika adibide jaso ditzakegu Europan, hala nola, Danimarkan eta Italian alemana, Alemanian daniera, Italian eta Austrian esloveniera, Finlandian estoniera, Italian greziera eta frantsesa, Austrian hungariera eta Finlandian suediera. Lan honetan egoera hau jasaten duten hizkuntzak ez ditugu bilduko. Europako hizkuntza gutxituak
Bildutako informazioa antolatzeko eta aurkezteko hiru multzotan sailkatu ditugu Europako hizkuntzak gutxituak: Mendebaldekoak, Erdialdeko eta Ekialdekoak, eta Kaukasokoak. Mendebaldeko Europako hizkuntzak
Atal honetan Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Danimarka, Erresuma Batua, Espainia, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Irlanda, Islandia, Italia, Liechtenstein, Luxenburgo, Malta, Monako, Norvegia, Portugal, San Marino, Suedia eta Suitza estatuen eremua hartuko dugu. Nolabait, orain gutxi arteko Europako Batasuna eta bere inguruko zenbait estatu sartu ditugu multzo honetan.
Lehen taulan Mendebaldeko Europako hizkuntza gutxituen zerrenda dago. Bertan, hizkuntzen hiztun-kopuruak eta zein estatutan hitz egiten diren ikus daiteke. Hiztun-kopuruei dagokienez, nabaria da datuak ez datozela bat. Arazoa erroldetan halako daturik ez jasotzeagatik sortzen da, neurri handi batean behintzat. Horregatik, sarritan, estimazio hutsean oinarritzen dira datuok. 1 taula. 2 Mendebaldeko Europako hizkuntza gutxituak Hizkuntza Autoglotonimoa Lurraldea Hiztunak (Sanmarti 1996) Hiztunak (Grimes 2000) Hiztunak
(Price 2000) Aragoiera Aragonés Espainia 5.000 11.000 Gaztela-niaren barruan Aranera3 Aranés Espainia 4.000 3.800 3.100 Asturiera Asturianu Espainia 300.000 100.000 Gaztela-niaren barruan Bretainera Brezhoneg Frantzia 1.000.000 500.000 250.000 Erromantxera Rumantsch Suitza 65.000 40.000 50.000 Euskara Euskara Espainia, Frantzia 780.000 656.000 680.000 Faroeera Føroyskt Danimarka 40.000 47.000 48.000 Frisiera Frasch, frysk Alemania, Herbehereak 420.000 721.000 300.000 Friulera Furlan Italiera 625.000 600.000 500.000 Gaelera, Eskoziakoa Gàidhlig Erresuma Batua 80.000 88.892 68.000 Gaelera, Irlandakoa Gaeilge Irlanda, Erresuma Batua 1.200.000 260.000 1.100.000 Galesera Cymraeg Erresuma batua 500.000 508.000 500.000 Galiziera Galego Espainia 2.300.000 3.173.000 Ijitoera (gypsy) Rromaní Europan zehar 1.500.000 Kareliera Karjalan Finlandia, Errusia 170.000 10.000 65.000 Katalan Catalá Espainia, Frantzia, Andorra, Italia 6.720.000 6.624.000 Kornubiera Kernewek Erresuma batua 1.000 3.000 50 Korsikera Corsa, corsu Frantzia 200.000 281.000 120.000-150.000 Ladinera Ladin Italia 27.500 30.000 30.000 Livviera Livvin kieli Finlandia, Errusia Luxenburgera Luxemburgish Luxenburgo 350.000 250.000 275.000 Maltera Malta Malta 300.000 376.000 Mirandera Mirandés Portugal 15.000 10.000 10.000 Mocheno Bersntoleresch Italia 1.900 Okzitaniera Occitan Frantzia, Italia, Espainia, Suitza 1.075.000 758.000 750.000 Samiera Saemien Finlandia, Norvegia, Suedia, Errusia 55.700 28.000 34.000 Sardiera Sardu Italia 160.000 1.500.000 1.600.000 Sorbiera Serbscina Alemania 70.000 69.000 67.000 Walserera Walter Italia, Suitza, Austria, Liechtenstein 20.000 Yiddish Yidish; Mame-Loshn Hainbat tokitan Zimbriera Zimbrisch Italia 2.200 Erdialdeko eta Ekialdeko Europako hizkuntzak
Atal honetan Albania, Bielorrusia, Bosnia-Herzegovina, Bulgaria, Errumania, Errusia (osorik ez), Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Grezia, Hungaria, Kroazia, Letonia, Lituania, Mazedonia, Moldavia, Polonia, Serbia, Txekia, Ukraina eta Zipre estatuak bildu ditugu.
Lurralde honetako hizkuntza gutxituak bigarren taulan jaso ditugu. Oraingoan ere hiztunak eta lurraldeak bertan adierazten dira. 2. taula. Erdialdeko eta Ekialdeko Europako hizkuntza gutxituak Hizkuntza Autoglotonimoa Lurraldea Hiztunak (Grimes 2000) Hiztunak (Price 2000) Adyghera Adiguebze, adyghe Mazedonia Herri apur batzuk Arumanera Armâneashti Albania, Grezia, Serbia, Bulgaria 255.000 300.000-600.000 Bashkirera Errusia 900.000 1.500.000 Casubiera Kaszubski Polonia 200.000 150.000 Chuvashera Errusia 1.774.000 1.842.000 Erzyera/ mordvinera Errusia 440.000 1.154.000 Gagauzera Mazedonia, Bulgaria, Moldavia, Ukrainia 198.000 198.000 Ijitoera Rromaní Europan zehar 9.000.000-12.000.000 Ingriera Izhoran keeli - maakeeli Errusia 300 300 Istriera Istroromana Kroazia 1.500 1.500 Jakatiera Ukrainia 156.000 Karaimera Karaim Lituania, Ukrainia 535 500 Kareliera Karjalan kieli(i) Errusia, Finlandia 118.000 65.000 Komi-permyakera Errusia 116.000 150.000 Komi-ziryera Errusia 262.000 300.000 Livera Randakeel, Livonkel Errusia4, Letonia 15-20 10 Livviera Livvin kieli Errusia, Finlandia 80.000 Ludera Luudikiel Errusia Karelieraren dialektotzat Mariera Marla Errusia 585.000 671.000 Mokshera/ mordviniera Errusia 428.000 1.154.000 Nenetsera N’enytsia vada Errusia 35.000 Pomakera Grezia 30.000 18.000-27.000 Rusynera Rusin, ruthenian Eslovakia, Ukrainia 50.000 25.000 Samiera Saemien Errusia, Finlandia, Suedia, Norvegia 2.000 2.000 Tatarera Tartar Errusia, Bielorrusia 5.725.000 6.650.000 Tsakoniera Grezia Herri apur batzuk Herri apur batzuk Udmurtera/ votiakera Errusia 550.000 747.000 Urumera Ukrainia, Grezia Herri apur batzuk Vepsiera Errusia 2.320 12.500 Vodera Vadyaa cheeli - maacheelii Errusia 25 Agian hilda Kaukasoko hizkuntzak
Azken atal honetan Kaukasoko Iparraldeko zein Hegoaldeko lurraldeko hizkuntzak jaso ditugu. Ipar Kaukasoa Errusiar Federazioaren barruan dago, eta Adigea, Kabardino-Balkaria, Karachay, Ipar Osetia, Kalmikia, Txetxenia, Ingushia eta Dagestan eskualdeak biltzen ditu. Hego Kaukasoak, ostera, Georgia, Armenia eta Azerbaijan estatuak.
Inguru honetan, berrogeita hamar hizkuntza inguru hitz egiten dira. Estatuko hizkuntza ofizialak errusiera, georgiera, armeniera eta azerbaijanera dira. Gaineko hizkuntzak, hirugarren taula honetan bildu ditugu. 3. taula: Kaukasoko hizkuntza gutxituak 5 Hizkuntza Autoglotonimoa Lurraldea Hiztunak (Grimes 2000) Hiztunak (Morózova 1999) Hiztunak (Price 2000) Abazera Abazá (Byzshva) Karachay 33.000 34.000 Abkhazera Ápswa (Byzshwa) Georgia 101.000 103.000 Adyghera Adyge bze Adigea 123.000-300.000 123.000 Aghulera Agul cha Dagestan 19.000 14.000 20.000 Akhvakh Ashwakli mitstsi Dagestan 3.700 3.700 Andiera Kvannab mitstsi Dagestan 10.000 8.000 9.000 Archiera Arshatten chat Dagestan 1.000 1.000 1.000 Avarera Magarul matsts Dagestan, Azerbaijan 601.000 601.000 604.000 Bagual (bagularera) Bagvalazul mitstsi Dagestan 5.000 5.000-6.000 Balkarera Tat til Kabardino-Balkaria 85.000 Batsera Batsbur mott (Batsba motjiti) Georgia 3.000 Bezhtiera Bezthkalas mitsts Dagestan 5.000 7.000 7.000 Botlikhera Buihadli mitstsi Dagestan 4.000 4.000 Budukhera Budad mez Azerbaijan 2.000 5.000-6.000 1.000 Chamalalera Chamalaldub mitsts Dagestan 5.000 Dargvera Dargan mez Dagestan 365.000 365.000 366.000 Didoera Tseios mits Dagestan 8.000 8.000 14.000 Godoberiera Gibdikl mitstsi Dagestan 4.000 4.000 Hinukhera Ginuzas mets Dagestan 400 400 500 Hunzibera Bezhkalas mitsts Dagestan 2.000 1.400 2.000 Ingushera Ghalghaaj mott Ingushia 230.000 215.000 238.000 Kabardiera Ádyge bza Kabardino-Balkaria, Karachay, Ipar Osetia 440.000-642.000 443.000 572.000
Kalmykera Khalmg keli Kalmikia 170.000 174.000 125.000-150.000 Karachayera Karachai til Kabardino-Balkaria, Karachay 310.000 240.000 156.000 Karatera Khkhirlhi mststsi Dagestan 6.000 Khaidakera Dagestan 14.400 14.400 Khinalugh Kech (Kach) mits Azerbaijan 1.500 2.000 Khvarshera Dagestan 11.800 1.500 Krytsera Grytsa mez Azerbaijan 6.000 8.000 Kumykera Kumuk til Dagestan 282.000 Kurduera Armenia 50.000 Lakera Lakku maz Dagestan 112.000 100.000 118.000 Lazera Lazuri nena Georgia 32.000 Lezgiera Lezgi chal Dagestan, Azerbaijan 466.000 466.000 467.000 Mingreliera Margaluri nina Georgia 500.000 500.000 Nogayera Nogai tili Dagestan, Karachay 75.000 75.000 Ossetiera Iron avzag Ipar Osetia, Georgia 560.000 600.000 Rutulera Mykhanid chal Dagestan 20.000 15.000 21.000 Svanera Lushnu nin Georgia 35.000 50.000 Tabassaranera Tabasaran chal Dagestan 95.000 98.000 Talishera Azerbaijan 130.000 130.000 Tatera Tati Azerbaijan 22.000 30.700 20.000 Tindiera Idarab mitstsi Dagestan 5.000 5.000-6.000 Tsakhuera Tsakhna miz Dagestan, Azerbaijan 30.000 30.000 20.000 Txetxeniera Nokhchiin mett Txetxenia 900.000 756.000 958.000 Udiera Georgia, Azerbaijan 8.000 6.000 Urumera Georgia milaka gutxi Aipamenak:
Comrie, B., Matthews, S. eta Polinsky, M. (2003) The Atlas of Languages. Revised Edition. New York: Facts On File.
Grimes, B. F. (arg.) (2000) Ethnologue: Languages of the world, 13th edition. Dallas: Summer Institute of Linguistics.
Kolga, M., Tonurist, I., Vaba, L. eta Viikberg, J. (2001) The Red Book of the Peoples of the Russian Empire. Tallinn: NGO Red Book.
Kloss, H. & McConnell, G. D. (1984) Linguistic composition of the nations of the world. 5. Europe and the URSS. Quebéc. Quebéc: Les presses de l’université Laval.
Morózova, O. eta Yéschenko, A. (1999) Panorama Lingüístico del Cáucaso del Norte. Piatigorsk. Piatigorsk-eko Estatutuko Hizkuntzalaritza Unibertsitatea [eskuizkribua].
Price, G. (arg.) (2000) Encyclopedia of the Languages of Europe. Malden. Massachusetts: Blackwell Publishers Ltd. Sanmarti Roset, J. M. (1996) Las Políticas Lingüísticas y Las Lenguas Minoritarias en el Proceso de Construcción de Europa. Bilbo: Herri-Arduralitzaren Euskal Erakundea. 1 Munduko hizkuntzei buruzko txostena Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari esker egin ahal izan da, UNESCO Etxeak kudeaturik. 2 Autoglotonimoak honako iturrietatik jaso ditugu: Price (2000), Kolga eta beste (2001), Mórozova eta Yéschenko (1999) eta UNESCO Etxeko datu-basea. 3 Aranera okzitanieraren aldaera da, baina hizkuntza koofiziala da Kataluniako Aran aranean. 4 Kolga eta besteen arabera (2001) Errusian ere hitz egiten dute hizkuntza hau 30en bat lagunek. 5 Ipar Kaukasoko datuak baino ez ditu eskaintzen. Lotutako artikuluak