
Artisautza
Antxon Mendizabal. Zizelkari eta Margolaria
Zizelkari eta Margolaria
2004 / 02-20 / 03-05 En espa?ol Sarrera Artisaua Curriculum Produktuak Klaseak Prezioak
Artisautza Quiénes somos
Política de Privacidad
Avisos Legales
© Eusko Ikaskuntza
Galeria Inicio > Artisautza -->
SARRERA
Euskal artisautzari eskainitako fitxa xume hauetan, artisau jakin bat gertutik ezagutzera hurbildu baino lehen, EUSKONEWSeko aurreko aleetan aztertu ditugun lanbide berbereko beste artisauak aipatu bederen egiteko ohitura daukagu.
Oraingo honetan zura lantzen duen zizelkari bati hurbilduko gatzaizkionez, ikus dezagun lehengai hori bera erabiltzen duten beste zein artisau izan ditugun aurrez gurean: 148. zenbakian, Iñaki Alberdi (makilak). 158. zenbakian, Carballeda (tornua). 166. zenbakian, Fermín Anda (argizaiolak). 199. zenbakian, Pablo Iturgaiz (upelak). 201. zenbakian, Miguel Urroz (koilarak). 211. zenbakian, Ángel Santos Ruiz (maketak). 213. zenbakian, Álvaro Cebrián (jostailuak). 217. zenbakian, Lander Urkía (tailak). 229. zenbakian, Román Aduriz (kateak). 233. zenbakian, Agustín Aguirre (titakadura). Hauez gain, gehiago ere izan ditugu, saskiak (189. zenbakian) edota xisterak (172. zenbakian) egiten dituzten artisauak, esaterako.
