233 Zenbakia 2003-12-05 / 2003-12-12
2003/12/05-12 SOINUJOALEAREN SEMEA
Egilea: Bernardo Atxaga
Argitaletxea: Pamiela
Orrialde kopurua: 482
ISBN: 84-7681-384-8
Ezaugarriak: Liburu honek Bernardo Atxagaren aurreko guztiak hartzen ditu bere baitan, eta, alde horretatik, amaiera bat da, bilgunea. Bere irakurleek lehendik ere ezagunak zaizkien pertsonaiak eta gaiak aurkituko dituzte orrialde hauetan, eta, tarteka, Obabakoak edo Gizona bere bakardadean bezalako liburuen barruan sentituko dira. Aldi berean, ordea, berria egingo zaie dena: mundu zabalagoa eta sakonagoa aurkituko dute, giza esperientziari estutik lotzen zaiona. Bernardo Atxagak berak elkarrizketa batean adierazi zuen bezala: "Orain arteko guztia sartu nahi dut liburu batean, eta nire idazle bizitzako atal bat itxi berriro hutsetik hasteko. Horrez gain, jakinmina daukat, noraino iritsi ote naitekeen lehengo bideetatik, zer nolako obra idatz dezakedan". "Soinujolearen semea" helburu horrekin egindako lanaren emaitza da. AIREZKO EMAKUMEAK
Egilea: Felipe Juaristi
Argitaletxea: Erein
Orrialde kopurua: 296
ISBN: 84-9746-130-4
Ezaugarriak: Sara Vidalek ez zuen ihes egin alemanak, gerran, Odessa hiriko atariraino iritsi zirenean. Aukera eman zioten trena hartu eta alde egiteko, gizon-emakume askorekin batera, arriskutik libre izango ziren tokiren batera. Ez zuen ihes egin, bere burua hilobi bati lotua ikusten baitzuen, jakinik ez zela Kauffmannen hilobi, baina hori gutxienekoa zitzaion, mundua orduan hilobi handia zenez, hilobi bakarra zainduz guztiak zaintzen zituela uste baitzuen. Ez zuen ihes egin alemanak bila etorritakoan; biolin kutxa, maleta bat eta soinean eramateko arropa gutxi batzuk hartzeko aukera eman zioten. Bagoi zikin batean sartu zuten, bera bezalako beste berrogei emakumerekin batera, haiek ere arrazoi bategatik edo besteagatik Odessa hirian geratuak, haiek ere ihes egiteko gogorik gabeak, bazekitelako edo bestela susmatzen zutelako ihesaldi guztien amaieran hilobi bat zegoela, lurrezko hilobi edo airezko hilobi. Trenak abiadura hartu eta atzean utzi zuen hiria, eta gauez lautadan barrena zihoalarik, Sara Vidal, biolina kutxatik atera eta, joka hasi zen Scriabinen Gauekoa. Gauak ere gehiago gautu zuen. LINUX sistemaren eta sarearen administrazioa
Egilea: Iñaki Alegria
Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea
Orrialde kopurua: 306
ISBN: 84-8438-040-8
Ezaugarriak: Hau da Linux sistemaren inguruan euskaraz argitaratzen den lehen liburua. Informatikaren mundura iraultza ekarri duen sistema honen azterketa zehatza egiten da bertan, erabilpen anitz kontuan hartuta: konputagailu isolatu baten administrazioa, sare lokal baten zerbitzaria edo Interneteko zerbitzaria.
Liburu honen helburua hirukoitza da: batetik, Euskal Herriko unibertsitateetan eta goi-zikloetan administrazioarekin zerikusia duten irakasgaietan testu-liburua izan nahi du; bestetik, informatikazale euskaldunoi Linux/Unix munduan hasteko edo sakontzeko laguntza eskaini nahi die; eta, azkenik, profesionalentzako kontsulta-liburua ere izateko helburua du. Manual literaturazkoa
Egileak: J. Elordi, L.M. Saiz Pezonaga, K. Uribe
Argitaletxea: Cénlit Ediciones
Orrialde kopurua: 157
ISBN: 84-85511-65-4
Ezaugarriak: Manual Literaturazkoa edo literatur iruzkinak burutzen ikasteko liburua. Azpi-tituloak dioen moduan, iruzkinak gauzatzeko ildoan proposatzen dituen liburua da. Irakasle nahiz ikasleek, funtsean, iruzkina gauzatzeko ildoen atala, komentario burutu baten eredua, lagungarri linguistikoa eta bibliografia dituzte eskura. Hona hemen egileek idatzi dutena liburuaren kontra-azalerako:
Testu-iruzkinei ekiteko orduan ez dago irudimena bezalako bidelagunik. Eta irudimena aipatu dugularik, irudika ezazu, adibidez, XVII. mendean gaudela eta zu, irakurle, Donibane Lohizune, Getaria edo Lekeitioko kaitik atera berria zarela, Islandia, Ternua edo Groenlandia aldera, euskal balea-arrantzaleen txalupa batean. Zure eginkizuna, hala ere, ez da baleak harrapatzea izango, guztiz bestelakoa baizik. Zuk bidaiaren nondik norakoak apuntatu beharko dituzu; bitakora-kaieran idatzi egunez egun txalupan zein txalupatik kanpo gertatzen dena. Hain zuzen ere, egiteko hori burutzeko erabil dezakezun bide bat eskaintzen dizu Manual honek. Nire Gorputza Barrutik
Egilea: Elhuyar Edizioak
Argitaletxea: Elhuyar Fundazioa
ISBN: 84-95-338-41-6
Ezaugarriak: Joko didaktikoz osaturiko CDa da. 8-12 urte bitarteko gaztetxoei
zuzenduta dago, eta faraoien munduan kokatua. Giza gorputzaren atalak era
dibertigarrian ikasteko aukera eskaintzen du.
Las migraciones vascas en perspectiva histórica (siglos XVI-XX)
Egileak: Oscar Alvarez Gila, Alberto Angulo Morales (eds.)
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Orrialde kopurua: 258
ISBN: 84-8373-447-8
Ezaugarriak: Las emigraciones hacia América, y los procesos migratorios que han ligado Euskal Herria con otras regiones de su entorno, han sido uno de los elementos persistentes en la historia vasca, que en gran medida caracterizan su evolución, y cuya impronta se halla presente en su propio desarrollo social, político y económico. Por tanto, la presencia de los vascos más allá de sus fronteras constituye un elemento necesario para la comprensión de la historia del país, dentro de la cual las migraciones no pueden entenderse como un factor extraño, sino como una realidad fuertemente imbricada en la compleja sociedad vasca. EUSKALKIAK
Herriaren lekukoak
Egilea: Koldo Zuazo
Maparen marrazkia: Andoni Elordui
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 240
ISBN: 84-9783-061-X
Ezaugarriak: Euskara bat da, nortasun markatua duen hizkuntza, ingurukoengandik bereizia eta milaka urtetako historia duena. Baina, era berean, modu ezberdinetan hitz egiten da batetik bestera: lurraldez herri txikia izan arren, euskalkitan zatiturik ageri zaigu aspaldidanik. Dena dela, okerra bezain mugatua litzateke euskalkien ikuspegi ezkor bat ematea: azken batean, horixe izan da belaunez belaun jaso dugun euskara bizia, eta hortixe aberastu beharko dugu denon arteko hizkuntza batua.
Koldo Zuazo irakaslea aspaldidanik dabil Euskal Herri osoko hizkerak aztertzen, eta urteetako lan horren emaitza da liburu hau; euskalkien sailkapen berri bat aurkezten digu bertan, horretarako erabili dituen irizpide eta arrazoiak argi adierazita; horrekin batera, hizkera guztien deskribapen xehea daukagu, baita euskalkien mugak gainditzen dituzten ezaugarrien bilduma bat ere, dialektologiaren gure ohiko ikuspegitik harago begirarazten diguna.
Koldo Zuazo Zelaieta (Eibar, 1956) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Bere irakasgaietako batzuk argitaratuak ditu, eta lau dira orain artean osatu dituen liburuak: Euskararen batasuna (Euskaltzaindia: 1988), Arabarrak Euskararen Herrian (Arabera: 1999), Deba ibarreko euskeria (Deba Ibarreko udalak: 1999), Euskararen sendabelarrak (Alberdania: 2000). 1998an euskalkien gaineko ikuspegi berria aurkeztu zuen Iruñeko Fontes Linguae Vasconum aldizkarian, “Euskalkiak, gaur” izeneko saioan. Las horas del búho
Egilea: Txiliku
Argitaletxea: Ttarttalo
Orrialde kopurua: 152
ISBN: 84-8091-898-5
Ezaugarriak: Este conjunto de cuentos de Txiliku nos presenta un mundo que pocas veces se refleja en nuestra literatura: la caza prohibida, el brillo de las armas, la fascinación por la sangre... Son sociedades cerradas, llenas de sentimientos primarios y atavismos, las que se nos muestran aquí, pequeños universos masculinos: la sociedad gastronómica, el cuartel... El autor ha llevado a cabo una notable labor de ambientación, pero su mayor logro reside en la ironía, arma empleada para superar el costumbrismo y el tremendismo que puede surgir por oposición a aquél. En estos cuatro cuentos, caracterizados por su fuerza y nervio, se pueden hallar diversos elementos e hilos conductores que, casi a escondidas, conforman lo que podría ser una novela. Sean cuentos o novela, tienes entre las manos una narración de gran contenido que viene a mostrar diversos aspectos oscuros del alma humana por medio de un lenguaje natural y verosímil. Erdi Aroa Euskal Herrian
Egileak: Iñaki Bazan, César González
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Mota: Diska konpaktua
ISBN: 84-8419-924-X
Ezaugarriak: Erdi Aroa hartzen duen esparru kronologikoaren barnean, V. mendetik XV.era, 1300 arteko urteek euskal gizarte feudalaren eratze eta sendotze prozesuaren testigantza ematen digute. Hona bertan ukitzen diren gaietariko batzuk: espazio politiko-administratiboen osaera; ekonomiaren bilakaera eta gizarte aldaketak; hiribilduen sorrera; lurraldea kristautzea eta Elizaren antolaketa; arte eta kultura agerpenak; eguneroko bizitza eta talde pentsamoldeak.
Informazio gehiago: www.euskoshop.com