232 Zenbakia 2003-11-28 / 2003-12-05

Herriak

Guatemalari buruzko jardunaldiak abendu hasieran

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Bergara Inicio > EM 232 > Herriak -->

2003/11-28/12-05 Guatemalari buruzko jardunaldiak abendu hasieran Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Udazken Kulturalaren barruan, bihar, azaroak 29, Gabero abesbatzaren kontzertua izango da Zabalotegi aretoan. Arratsaldeko 19,30etan hasiko da emanaldia, eta sarreraren prezioa 2 eurokoa da.

Abenduari hasiera emateko, asteartean Guatemalari buruz "Tierra Madre" ikus-entzunezkoa egingo da Kultura Etxean arratsaldeko 19,00etan. Migel Altuna institutuan aldiz, historia hitzaldia egingo da arratsaldeko 19,30etatik aurrera. Bi ekimenok doan izango dira. Hurrengo egunean, abenduaren 3an, Las Quimeras del diablo ikus-entzunezkoa eskainiko du GKEtaldeak arratsaldeko 19,00etan Kultura Etxean. Talde horren eskutik, Ajayuri buruzko ikus-entzunezkoa eskeiniko du ordu eta toki berdinean abenduaren 4an. Guatemalari buruzko ekimenak nagusi, beraz, urteko azken hilabetearen hasieran.