232 Zenbakia 2003-11-28 / 2003-12-05

Herriak

“Arrasate-Aramaio” liburuaren aurkezpena Kultura Etxean

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Aramaio Inicio > EM 232 > Herriak -->

2003/11-28/12-05 “Arrasate-Aramaio” liburuaren

aurkezpena Kultura Etxean Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net Josemari Velez de Mendizabal. Argazkia: Zuriñe Velez de Mendizabal

Gaur, azaroaren 28a, Kultura Etxean herriko seme kuttun izendatutako Josemari Velez de Mendizabalen azken libururen aurkezpena egingo da. Hitzordua arratsaldeko 19,00etan izango da. Liburua, “Aramaio-Arrasate. Historiak lotutako bi herri” da, eta hain zuzen ere horrexetaz dihardu: historian zehar bi herrien arteko harremanak nolakoak izan diren. Beraz, historiaz pixka bat gehiago ikasteko aukera dago gaur Aramaion.