215 Zenbakia 2003-06-20 / 2003-06-27
Santanderren 1864an jaioa, 1878an Bilbora joan zen bere familiarekin batera. Bilbon eta Parisen egin zituen pintura ikasketak. 1901 urtean erakusketa egin zuen Parisen Pablo Picassorekin batera. Akoaforteak landu zituen nagusiki. Obra nagusiak: Cerrado de toros, Feria de Salamanca, Las sevillanas, Retrato, Femmes á cheval, Escenas andaluzas, Salamanquinos, Romería andaluza, Las charras, Fiesta flamenca, En 1a feria, Juerga en el cortijo, Feria, Mujeres a caballo, La torada, Carbón, Mujeres, Retrato de Manuel Losada, Caballos, Tentadero eta La merienda. 1922an zango bat moztu behar izan zioten eta diru premia larrian zegoenez Picasso, Bonard eta Matisse lagunek diru bilketa bat bultzatu zuten Cagnes-sur-Mer herrian etxetxo bat erosi eta pintatzen jarrai zezan. Handik bi urtera zendu zen. Grina handiko gizona izan zen Iturrino, batzutan primitiboa bere izaera. Bi garai bereiz daitezke Iturrinoren obran: lehenengoan kolore ilun eta astunak erabiltzen ditu eta bigarrenean berriz distira eta argitasuna dira nagusi. Iturrinoren obra bat, Bilboko Arte Ederretako Museoa. Xabier Otaegi Lizarralde ,"Txirri", nace en Donostia el 21 de junio de 1952 Fuente: Enciclopedia Auñamendi
Personalidad cultural guipuzcoana. Encarna desde su creación en 1972 a Kixki del grupo de payasos guipuzcoano Kixki ta Mixki ta Kaxkamelon, pasando a ser Txirri en 1985 del también grupo Txirri, Mirri ta Txiribiton, el cual alcanza gran éxito por su actuación semanal en ETB. Graduado social, durante ocho años toma parte en el grupo de teatro donostiarra Iztunde; dirige varios programas infantiles así como para euskaldunberris en Radio Popular de San Sebastián durante tres años. Xabier Otaegui Lizarralde (izda.), en el grupo Kixki, Mixki ta Kaxkamelon (1989) Ekainaren 24an San Juan Bataiatzailearen eguna ospatzen da, udako solstizioaren ospakizunaren adierazpen kristaua Iturria: Auñamendi eta Aguirre Sorondo, Antxon: "Guia de Fiestas: Calendario Festivo" Egun honetako gaua onuragarritzat hartzen da, gaitzak sendatzeko, babeserako eta hildakoen atsedenerako. Euskal Herriko leku batzuetan, gau honetan, gorputzak garbitzen zituzten erreka eta iturrietan, eta baita abereak eta etxeko gauzak ere. Ihintzak ere aipatutako gaitasunak zituen, horregatik, San Juan Belarrak deritze gau honetan biltzen diren belarrei, beste batzuen artean, berbena-belarra, kamamila, iratzea, lizarra eta intxaurrondoa. Sua da birsorkuntza eta berritze usadio garrantzitsu bat, horregatik, bezperan, San Juan sua pizteaz gain, aurreko urtean bildutako adarrak erretzen ziren eta piztutako adar horiek lurretara eramaten ziren, kontu handiz, uztak babestu eta indartzeko. Euskonews & Media 215. zbk (2003 / 06 / 20-27)
Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription
Aurreko aleak | Números anteriores | Numéros précedents |
Previous issues
Kredituak | Créditos | Crédits | Credits
Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua
Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
mediateka@euskonews.com
QUIENES SOMOS Política de privacidad Avisos Legales ? 1998 Eusko Ikaskuntza