euskobooks Gipuzkoako Komunikabideen Historia 3 : 1833 1937 Egilea: José Antonio Rodríguez Ranz, Eider Landaberea Abad eta Antxiñe Aranburu Amilleta Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 228 ISBN: 84 7907 406 X Ezaugarriak: Elena Barrena Osorok zuzendutako lanaren hirugarren eta azken liburuki honek (aurrekoek Aintzinaroa eta Ertaroa eta Aro modernoa lantzen zituzten), Lehenengo Guda Karlistatik Espainiako Guda Zibilera bitartean Gipuzkoako errepideek jasandako eraldaketa sakonak ditu mintzagai. Garai honetan gaur egun ezagutzen dugun errepide sarearen onairriak jarriko dira, horretarako Aldundiak Herrialdeko bidegintza bere gain hartuko duelarik. Mende bateko epean eta Errepideen Iguala Plana eta Kontzertu Ekonomikoa erabiliz Herrialde osoa egituratzen duen eta ingurukoekin lotzen duen errepide sare moderno bat eraiki zen, motorrezko ibilgailuentzako ere aproposena zena. Eibarko Hiztegi Etnografikoa Natura, Baserria, Lanbideak, Ohiturak Egilea: Serafin Basauri eta Asier Sarasua Argitaletxea: Eibarko Udala Orrialde kopurua: 432 ISBN: 84 89696 30 6 Ezaugarriak: Serafin Basaurik eta Asier Sarasuak koordinatu duten liburu honetan etnografia gaiekin zerikusia duten Eibarko 4000 berbatik gora bildu dira: baserri munduko hiztegia, sineskeren inguruko ipuinak, lantegiko hitzen bildumak... Denak ere testuinguruan, etnotestuen bitartez, aurkezten direnak. Hiru asmo nagusi ditu lan honek: Eibarko eta inguruko hiztegia zehaztea eta bertako ditugun aldaerak eta adierak ematea; galzorian dauden lanbide, ohitura eta ipuinen berri ematea; eta jasotakoa Eibartik Euskal Herrira zabaltzea. Orain dela lau urte hasitako bilketa lan zoragarri honen helburu nagusia, galzorian dagoen mundu hori batu eta zabaltzea da; oraindino bizirik dagoen hari fin horri oratu, eta hurrengo belaunaldiengana luzatzea. Izenburuak berak dioskun moduan, asmoa etnografiarekin zerikusia duten eibarko hitzak biltzea da, baina betiere herriko lekukoei egindako elkarrizketetan oinarrituz. Guztira100 eibartar inguru elkarrizketatu dira, erdiak kaletarrak eta erdiak baserritarrak, gehienak 70 urtetik gorakoak. Iturria: Ego Ibarra Patrimonio Cultural de Eibar OFICIOS TRADICIONALES VII Egilea: Carmelo Urdangarin Altuna eta Jose M Izaga Reiner Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 220 ISBN: 84 7907 395 0 Ezaugarriak: Oficios Industriales: grabadores litográficos, joyeros, grabadores de joyería, plateros y toberagile. Artesanos de la madera : tallistas. Oficios relacionados con el mar: calafateadores y areneros guipuzcoanos. Oficios urbanos: carteros y telegrafistas. Oficios rurales: cultivadores de tabaco. Lankidetzan 24 Sakanako Folklorea Folklore de la Sakana Egilea: Josu Larrinaga Zugadi Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 93 ISBN: 84 8419 908 8 Ezaugarriak: Sakana eta auzo haranen esparru geografikoan, bertako jendearen talde bizitzak eskualdeko folklorearen jai ospakuntzen bilakaera ziklikoan ordenaturiko hainbat alderdi agertarazi dizkigu mendetan zehar. Gertatu den ohiturazko osagaien amalgama horretan, elementu orokokorrak, partikularrak, ibar edo eskualde jakin batekoak, herri edo auzo batekoak, eta are tradizio desberdintasunak ere aurkitzen ditugu. Hori guztia bildu nahiz, ospe handiko ikertzaileen informazioak, ahozko ikerketak eta urteko jaien behaketa zuzenak erabili ditugu. En la extensión del marco geográfico de la Sakana y vecinos valles, la secular vida en colectividad de sus gentes nos ha ido desgranando una serie de aspectos articulados por el cíclico devenir de las celebraciones festivas del folklore comarcal. Amalgama de elementos costumbristas generales, particulares de un valle o zona específicos de un pueblo o barrio e incluso, disparidad de tradiciones. Para ello, hemos recurrido a las informaciones de prestigiosos estudiosos, investigaciones orales y observaciones directas de las festividades anuales. Informazio gehiago: Euskonews & Media 213. zbk (2003 / 06 / 6 13) Euskomedia: Euskal Kultur InformazioZerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.