Efemerideak: 2003 / 04 25 / 05 09 Maiatzaren lehena, langileen eskakizunen nazioarteko eguna da 1889tik Iturria: Lur eta Auñamendi II. Internazionalean ezarria (1889), 8 orduko lan eguna eskatzeko, 1886ko maiatzean Chicagon egindako manifestazioan hilak eta atxilotuak izan zirenen oroimenez ospatzen da egun hau. Euskal Herrian, Primo de Rivera diktadurapean leku itxietan ospatu zen. Bigarren Errepublikan, normaltasunez ospatu zen, Bilbon ez ezik, non tiroketak, zaurituak eta hilak izan ziren. Jaia ofizialtzat eman zen garai honetan. Elizak eta agintaritza laiko berriak zeuzkaten liskarrak zirela medio, banatu egin ziren ospakizunak, eta horrela izan zen errepublika garaia bukatu arte. Frankoren garaiko araudi berriaren ondorioz, maiatzaren lehena, San José Langilea egunean bihurtzen da. Izaera subertsiboa izango du maiatzaren lehenaren ospakizunak frankismo diktadurapean. Nabarmentzekoa da 1947ko greba deialdia, laneguna zen garai hartan maiatzaren lehenengoa, Bizkaian hasi zen, sindikatu eta alderdi politiko guztien elkartasunarekin, lantegi handiek lanari utzi zioten eta Gipuzkoara azkar hedatu zen, gatazkak hainbat egunetan zehar jarraituz. Errepresaliak iragarri zituen Bizkaiko gobernadore zibilak. 60. hamarkada arte itxoin beharko da berriz ere ospakizun publikoa planteatzeko, legez kontrakoa oraindik. Lehengo ospakizuna, 1947 ostean, Bilbon eta Donostian izango da, 1964 urtean eta Frankoren erregimena bukatu arte, urtero errepikatuko da. 1976an, ofizialki ospatu zen, lana, familia eta jaiotza sustatzeagatik merezimenduzko dominak banatuz, baina hiri guztietan izan ziren manifestazio saiakerak. 1978 urtean izan zen lehen ospakizun legala, normaltasun osoz igaro zen Donostian, eta istiluak izan ziren Bilbon eta Iruñean. ELA sindikatuko pankarta feminista 1978ko maiatzaren 1eko manifestazioan. "Lantegian morroi, etxean neskame, langile utsa, noiz?" El 2 de mayo de 1918 un grupo de mujeres feministas participa en la procesión cívica bilbaína, junto a jóvenes republicanosy socialistas Fuente: Enciclopedia Auñamendi Las primeras formulaciones feministas en el País Vasco tienen lugar en el seno del movimiento socialista del Bilbao de comienzos del siglo XX. La teorización viene a la zaga de la acción; son varias las huelgas de los primeros años del siglo en las que cerilleras de Irún (1903), lecheras de Bilbao (1903), amas de casa de Baracaldo (1905), etc. las mujeres han adoptado un rol determinante. A tenor de la constitución de sus Juventudes, el Partido Socialista organiza, en julio de 1904, un grupo feminista cuya propaganda corrió a cargo de Virginia González, destacada cuadro socialista. Poco o nada se sabe de estos años iniciales, salvo la fama extraordinaria que alcanzó Belén Zárraga, propagandista librepensadora que recorrió durante años los pueblos vascos. En la procesión cívica bilbaína del 2 de mayo de 1918, participan junto a los "jóvenes bárbaros", republicanos y socialistas, un grupo de "damas rojas", lo que hace exclamar al monárquico Goyoaga, lleno de indignación: "Eso, sinceramente hablando, no fue nunca la procesión del 2 de mayo. Si nuestros abuelos levantaran la cabeza, volverían avergonzados a sus tumbas". 1869ko maiatzaren 7an jaio zen Donostian Rosario Artola Iturria: Bidegileak, Euskal Emakume Idazleak (1908 1936) Rosario Teodora Artola. Argazkia: Auñamendi Rosario Teodora Artola Elizetxea Donostian sortu zen 1869ko maiatzaren 7an. Seme alabetan gazteena izan zen. Ramon olerkari ospetsuaren alaba eta Pepe Artola famatua anaia zuen. Hogei urterekin, 1889an, idatzi zuen Euskal Erria aldizkarian Nere gitarchoari poema. Geroztik etengabe argitaratu zituen bere olerkiak eta bertsoak, 1918ra bitartean bederen. Saririk ere irabazi zuen: Oñatin, 1902an, Arantzazuko Ama Birjiñari izenekoarekin; Irunen, 1903an, Zerutako erregiña izenekoarekin; Ordizian, 1904an, Umezurtza olerkiarekin; baita Hernanin ere, 1909an; 1918an, berriz, Donostian, Aitona eta illoba izenekoarekin. Goxo eta bizi adierazten ditu bere bizipenak.Eguneroko bizitzako gaiak ditu kantagai: jainkoa, Amabirjiña, gitarra, loreak, txoriak, udaberria, urtemugak, nahigabeak eta pozak, saguak, katuak, azeriak, bere senideak eta euskaldun ospetsuak: Antonio Arzak, Joxe Zapirain, Migel Salaberri, Martzelino Soroa, Raimundo Sarriegi eta abar. Laurogei urte ondo beteak zituela hil zen, 1950eko urtarrilaren 5ean. Euskonews & Media 208. zbk (2003 / 04 25 / 05 09) Euskomedia: Euskal Kultur Informazio Zerbitzua Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.